Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
neuralgiko 1 iz neuralgiarena, neuralgiari dagokiona.
Erreflexu bat baino ez da, baina izugarri atsegina; plazera larruazaletik burmuineko gune neuralgikoraino doa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.
2 giltzarria dena.
Rafael Moneok diseinaturiko kuboen bosgarren urteurrena ospatzeko, hamazazpi emanaldi egingo dira hiriburuko hamaika tokitan; toki neuralgikoa Kursaala izango da. Berria - Kultura 2004-08-04
Isats-pianoa gure gelako zentro neuralgiko garrantzitsuena da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 112. orr.