Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neural 1 iz nerbioei eta nerbio sistemari dagokiona.

Haren ikusmena, hain bazterrekoa zen, hain muga-mugakoa, non pentsa baitzitekeen gehiegizko zama neuralak edo identitate-talkak areago bultzatzen zuela itsutasunerantz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

Izaera edo portaera bereganatzeko egintza bat ikusten dugu (nahiz eta termino psikiko eta neuraletan definitu beharra dagoen), zeinaren bitartez beste nortasun baten trebetasunak, sentipenak, engrama neural osoak, zerebroan nagusitzen baitira eta pertsona bat, haren nerbio-sistema osoa, birmoldatzen baita, emanaldiak irauten duen bitartean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

2 (izenondo elkartuetan)

Gaur egun ez dugu tresna egokirik goi mailan eragina duten halako galera sentsorial-neuralen ondorio sotilak anatomikoki adierazteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus