Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nestorianismo iz Nestorioren heresia, Jesu Kristorengan bi pertsona daudela, eta Ama Birjina giza pertsonaren ama baino ez dela aldarrikatzen duena.
Nestorianismoaren eta monofisismoaren kristau-heresia antitetikoentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 64. orr.
Mendebalde erromatar katolikoko misiolariak aurrez aurre ipini baitzituen nestorianismoaren Erdialdeko Asiako ordezkariekin eta lamaismoaren Tibeteko ordezkariekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.
Zoroastrismoak, nestorianismoak, monofisismoak eta Islamak guztiek jarraitu zioten judaismoaren norabideari. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.