Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
neskenegun (orobat neskanegun; Euskaltzaindiaren Hiztegian neskenegun agertzen da) iz ipar larunbata.
Xiberoko laborantxa lizeoaren ate zabaltzea egin da neskenegun hontan. Herria 2003-04-10
«Maule baita» zinema salak errezebitzen du neskenegun hunetan, SWING filme berri berria, aurten doi doi eginik izan dena. Herria 2002-10-24
Nafarroa Beherean eta Zuberoan, aldiz, igandea eta neskaneguna (larunbata) dituzte laket eta maite: Igante edo neskanegünian azüzkülüak mozten tüzü. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 211. orr.