Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neskazahar (orobat neskazar g.er.) 1 iz gaztaroa igaro eta ezkongai dirauen emakumea. ik mutxurdin; mutilzahar.

Lehengusu haiek -mutilzahar eta neskazaharrak denak-, bazituzten etxeak hiriburutik hurbileko zenbait herritan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 136. orr.

Neskazaharrak, gona beltza jantzita, intsektu orban bitxi bat ipintzen zuen argitasun gordinen erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.

Bagenuen neskazahar bik kudeaturiko paper eta liburu denda bat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 18. orr.

Neskazahar itsusi, beltz, kakatua-sudurdun bat zen, loro zaharrak baino urte gehiago zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 69. orr.

Neskazahar geratu ditun, eta ondo merezita gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 76. orr.

Neskazahar zital horietako bat da, besterik ez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

2 (izenondo gisa)

Ahizpa neskazahar batekin erdibana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Ezin jasan ez amaren galdera arranguratiak [...] ezta izeba neskazaharraren ateraldi pozoitsuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Lehorrak bularrak, atso neskazaharrak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 79. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus