Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neskatto 1 iz neskato txikia.

Esklabu turkoa bailitzan baliatzen zuten, ama urrikalgabeak baimendu Agustinen manuetan ihalozka: urde bazkatzen, ardi zaintzen, [...] lur-sagar ereiten eta nik dakita zenbat zeregin xehetan higatzen zen bederatzi urteko neskattoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.

Egun hartan burumakur egon nintzen, nire ondoan ohatua hamabost urteko neskatto bat zegoelako.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.

2 haur emea. ik neskato 3; neska 9.

Mutikoaren ondotik neskattoa, Maider izendatu dutena.  Herria   2004-05-27

Bigarren sortzea izan da Isabelle Ascona eta Laurent Elgart familian, neskatto bat hemen ere, Joana izendatu dutena.  Herria   2005-12-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus