Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neskatila (521 agerraldi, 95 liburu eta 56 artikulutan; orobat neskatil g.er. eta neskatilla g.er.) 1 iz neskatoa, neskatxa.

Gure azafata -hogei bat urteko neskatila, ume bat, alegia, itxuraren arabera behintzat-.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 21. orr.

Ez zen jada 16 edo 17 urteko neskatila.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 153. orr.

Oso aspergarria da, hamaika urteko neskatila baten arazotxo ergelak entzun behar izatea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 259. orr.

Zikintzeko beldurrez dagoen sei urteko neskatila baten imintzio serioak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

Haurtzaindegi bereko bi urteko neskatila bat hil zelako, ustez hori ere meningitisak jota.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Batzuk neskatilak dira, besteak 30 urtera iritsi ez diren neskatxak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 88. orr.

Ezkon hitza emana zuen neskatila zen orain.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.

Kasik oro neskatila eta emazte gazteak ziren.  Herria   2005-12-08

Titiak hazi berri zaizkion neskatila nerabeak janzten dituenak bezalakoxea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 98. orr.

Mutil honek neskatila ematen du.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 117. orr.

Bost protagonista nagusi hiru mutiko eta bi neskatila, bigarren mailako beste hiru pertsonaia.  Berria - Kultura   2004-10-17

Mahaietan bi neskatila eta mutil bat eserita, orrialde handitako karpetaz eta makina bat boligrafoz inguraturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 99. orr.

Zail da azaltzen, bidegurutze asko dago; neskatila bat utziko dizut, bidea erakusteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 90. orr.

Deus ikusi ez duen, deus ez dakien neskatila gazte bat seduzitzea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 46. orr.

Neskatila lo bete-betean dago eta ez da ezertaz jabetzen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.

2 (izenondoekin)

Hamahiru urteko neskatila saiatu baten setakeriaz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

Neskatila eder, alai, begi biziko haren aita izateko urguilu sekretu hark.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 143. orr.

-Behin batean, bazen neskatila eder bat artzain pobre batekin maitemindurik zegoena.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 143. orr.

Éowynen ahotsa neskatila gazte eta triste batena bihurtu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 296. orr.

Neskatila xarmangarri honek aingeru baten moduan xurgatu dit...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 157. orr.

Neskatila garbi eta errugabe asko hil dut, baina Jainkoak Xerazade eman dit opari, bera eta hiru mutil kozkor horiek.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 262. orr.

Imagina ezazu ogia irabazteko akordeoi tipia jotzen duen neskatila itsua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Harrizko neskatila-buru bat zen, halakoxe jarreran jarria, non lo datzan emakume baten aurpegia baitzirudien.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.

Bere nebari, neskatila jantziz mozorrotu eta ile luzeak erantsi zizkioten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 120. orr.

Neskatila talde batek kantoia zeharkatu du irratian entzun daitekeen azken arrakasta ozen kantatuz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 171. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bizkaiko zenbait herritan neska plazakoa edo plaza-neskatila esaten zitzaion [...] plazara, dantzara eta mutil-susmoan hasitako neskari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaueko neskatila (3); hamabi urteko neskatila (3); neskatila bat hil (4); neskatila eder (4); neskatila gazte (6); neskatila gazte bat (3); neskatila polit (3); neskatila ttipi (4); zortzi urteko neskatila (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus