Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Berdin zaigu hitzaldi bateko mintzaira, egunkarikoa, lagunartekoa edo bost urteko neskatiko bati egiten dioguna. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 155. orr.
Emazterik ezean, neskatikoa zen, bere 13 urtetan, Garrüzeko etxekoandre. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.
Niregana bihurtu ziren neskatikoaren begi borobil ilunak. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 89. orr.
Neskatiko bat zeraman eskutik, juxtu-juxtu ibiltzeko gauza. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.
Ordea, handik metro batzuetara ikastolako liburuak besapean dituztela zu baino pixka bat gazteago diren mutiko-neskatiko batzuk erdaraz entzuten ditugunean bihotza berriz ere bere toki naturalera itzultzen da. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 65. orr.