Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Baina Hendaiara bizitzera joan eta nerabezaroan, gorputza aldatzen hasi zitzaidanean, mugez eta kontraesanez konturatzen hasi nintzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 138. orr.
Nerabezaroan mutututa egon zen hilabetez, bere gorputzarekin gertatzen zena ulertu ezinik, bere matrailezurra baimenik eskatu gabe hazten ari zelako haserre, bere bizarrarekin, bere azaleko pikor eta gorritasunekin amorratuta. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 147. orr.
Neska batzuk nerabezaroan iristen dira beren ederrenera. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 56. orr.
Ez dut aise konprenitzen zenbaiten seta, nerabezaroari eta gaztaroari giza denboraren garairik anarkiko eta aurreiritzi gabeenak irizteko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.
Sufrimenduan bizi bainintzen nerabezarotik eta hori gauza normaltzat hartzen bainuen. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 54. orr.
Nerabezarora heldu zenerako nahiko margolari trebea bide zen, zentzurik ortodoxoenean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 110. orr.
Nik nerabezaroa aspaldi utzia nuen atzean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.
Narrazio autobiografikoetan, haurtzaroa eta nerabezaroa berreskuratu zituen. Berria - Kultura 2006-02-28
Elikadura eskasak, ariketa ezak eta estresak eragiten dute zientzialariek nerabezaro aurreratua deitu dutena, herrialde garatuetan gertatzen ari den fenomenoa. Berria - Gaiak 2006-02-08
Nerabezaro goiztiarretik, bere bizitzako helburua emakumeekiko plazera izan da, eman eta jasotzea. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 46. orr.
Nerabezaro gorrian bezala, eskua ohekide nerabilela bildu ninduen loak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.
Berrogei urteren muga gainditua nuen, bigarren nerabezaroan sartzea bezala da hori edo okerrago. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.
Kaxa batean topatutako idatziekin eta nire nerabezaroko oroitzapenekin osatu dut liburua. Berria - Kultura 2004-11-04