Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nerabetasun 1 iz nerabea izateko nolakotasuna. ik nerabezaro.

Haurtzarotik nerabetasunerako bide gogorra eta etorkizunik gabeko mundua ikusiko dute neska-mutilek.  Berria - Kultura   2004-08-25

Nerabetasunak munduaren argiak erakutsi bezain azkar gau-klubetako argi koloretsuak aukeratu zituen Ruthek, eta haietan ibili ohi zen gona estu, zigarreta-bokila luze eta baso sakonak zituela lagun.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

Nerabetasuna, bai fisikoa, bai psikologikoa, puxka bat atzeraturik beharbada, abaila bizian ari zaio nabarmentzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Telefono deia zuela esateko berriz abisatu ziotenean [...] korrika joan zen Lucy pasilu luze haietatik aurrerantz, urduritasun puntutxo batek jota, dardar ttipi baten gisakoa bihotzean, iruditu zitzaion garai bateko kontuak itzuli zirela ostera ere, nerabetasun garaiak, aspalditik desiaturiko senargai batek, azkenik, etxera deitzen zuenean bezalaxe.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 161. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus