Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nerabe 1 izond haurtzaroaren eta gaztaroaren artean dagoena.

Badakit oso kontu bitxia dela mutil nerabe bat guztiz liluratzea apenas ezagutzen duen emakume erkin adineko batekin. Haren gorpuzkerak neska nerabe batena ematen zuen, ipurdia eta bularrak bere tokian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 117. orr.

Auzibidea jarrita zuen neska gazte nerabeei gurasoek deus jakin gabe abortatzeko aukera ematen dien legearen aurka.  Berria - Gaiak   2006-01-24

-Oi! akats larria! -esan dit lagun nerabeak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

Poe lehengusina nerabe batekin ezkondu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

Ikus dezagun nola bizi izan zuen Oteiza nerabeak 1930 urte inguruko abangoardien borborra.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

Paperari eusten zion esku zartatu eta belztuak kontzientzia txar moduko zerbait piztuko zion seguru aski orduko Mentxu ikasle nerabe eta kontserbadoreari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 48. orr.

Errege nerabe bat izan nahi nuke nik, bai horixe.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 184. orr.

Itxura zabartu samarra, aire mundutarrek horditutako nerabe baten itxura.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Artean nerabe zela sartu zen dominikarren ordenan jaioterrian bertan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Hamabost urteko nerabea zen Dani Untziti 1985ean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 91. orr.

Guk nerabe izateari utzi genion.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 117. orr.

Honi guztioni, gainera, gehitu behar zaio amak denboraldi luzeak egiten zituela ospitale psikiatrikoan, gu lehenik umeak eta gero nerabeak ginen bitartean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 87. orr.

Gustura entzuten zituen nerabeagoek neskekin zeuzkaten ateraldiak, zorrotz eta zuzen, ikastolako girotik apartean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

• 2 iz haurtzaroaren eta gaztaroaren artean dagoen pertsona.

Haurrak eta nerabeak, berriz, nondik-nahi.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 32. orr.

Argi-armiarmak sabaitik dilindan, nerabeendako arropa-denda batean baino ispilu gehiago bazterretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

16 urtetik gorako nerabeek har dezakete.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Dosi txikiko ahozko antikontzeptibo konbinatuak (AOC) oso egokiak dira harreman sexual iraunkorrak dituzten nerabe eta gazteentzat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.

Nerabeak keinu lizunak egiten zizkidan, hator, hator!, esaka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 25. orr.

Gazteturik ikusten nuen, bizi-gogoz beterik, nerabe bat bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

Nerabe baten amets erromantikoa zen hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 53. orr.

Marxismoari eta psikologiari buruzko liburu asko samar lapurtuak nituen gaztetxo nintzelarik, artean diru askorik gabeko nerabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 111. orr.

3 (izenondoekin)

Badakit antzeko galderak egiten zizkiola Adelak bere buruari, nahiz eta ez zizkidan aipaturiko modu horretan adierazten, jakina, ezin zizkion-eta modu horretan azaldu ni nintzen nerabe bizargabeari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.

Neskak belarrian zerbait xuxurlatu eta gure anaiak nerabe hankagorri batek ere eginen ez zukeen irribarre zozo batez erantzun zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.

Emakumezkoen alboan izatearren joan naiz, ni neu ere edozein nerabe gorriren pare.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 92. orr.

Dantzarako, nerabe dantzariak agertu ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 42. orr.

Dena, nerabe moko-guri batzuk ginen garaietatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Behin eta berriz berrirakurtzen dut Mario Benedettiren nobela nerabe-usaineko bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 43. orr.

Frontoiak ez du gehiago Independentzia eta Sozialismoa aldarrikatzen, letra guztiak nerabe horail batek ezkutatzen duen spray pote gorri batean gorde baitira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 153. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txarrena da nerabe bikote batek horrela hasi behar izatea beren bizitza sexuala, horrelako esperientzia batekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 114. orr.

Nire nerabe-bizimoduari ekin nion berriro.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 72. orr.

Gaztetxo eta nerabe garaian, amonarekin joaten nintzen Outeirãora.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 31. orr.

Ez dio flekilloak ohi bezala bere bisajeari nerabe itxurarik ematen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 118. orr.

Ezpondatik behera jaitsi ahala hobeto antzeman zion neskatoaren ibilera irtirinari, minigona beltzean aldakak mugituz eta nerabe bularrak mahuka gabeko atorran harrotuz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 47. orr.

Ruche jaunak ez zuen erantzun; miretsita zeukan bikien nerabe-suminak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Bazirudien Tomek bizitzaren aurreko jarrera zentzuzko, gogoetazko eta doi bat harridurazkoarekin eraman zuela bere gurasoen banantzearen hondamendia -bai eta arreba gaztearen nerabe-amorrualdiak ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus