Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Film neorrealista bat ikusten ari den ikusleari Bizikleta-lapurrak-en zoritxarrak zirrara eragiten diola uste da, eta De Sicaren film horrek 1950ean Italian zegoen langabeziaren errealitatea adierazten duela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.
Inork esan dezake zinegile neorrealistek hala filmatzen bazuten, amerikarrek zeuzkaten medioak falta zitzaizkielako zela. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.
Zuzendari katalunirrak eginiko azken bi film neorrealistek itxiko dute zikloa. Berria - Kultura 2004-06-09
· Neorrealistak, idazleak zein zinegileak, kultura elitista baten guztizko etsaiak dira, ihesteko baizik balio ez duen arte baten etsai amorratu; urruti daude poetika goratsu baten edo hausnarketa sakon baten izenean eguneroko bizitzari bizkarra erakusten dion arte batetik. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 35. orr.