Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neorrealismo (orobat neoerrealismo g.er. eta neorealismo g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian neorrealismo agertzen da) 1 iz zinema higikundea, bigarren mundu gerraren ondoan Italian sortu zena, errealismo biziak ezaugarritzen duena, eta literaturaren ere eragina izan zuena.

Literaturan eta zinean hain fruitu ederrak eman zituen Neorrealismo italianoa deitu zuten korronteko gai eta ezaugarri guzti-guztiak ditu pelikulak: kontatzen den istorioaren karga soziala; gerra ondoko egoerak bide bazterrean utzitakoen miseria; lorpen sindikalen garrantzia eta Eredu Amerikarrarenganako lilura, [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Italiako neorrealismoko Roberto Rossellini Roma, citta aperta eta Dogma korronte berriko Dogville emango dituzte, esaterako.  Berria - Kultura   2004-07-28

Besteok egunak eta gauak ematen genituen literaturaz hitz egiten, zinemaz (italiar neorrealismoa zebilen artean nagusi), [...].  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 170. orr.

Nire estiloa neoerrealismo italiarretik hurbil dago.  Berria - Kultura   2004-09-09

2 irud/hed

Espainiar neorrealismoaren harribitxi honek mundu zabaleko hainbat tokitan izan zuen arrakasta, agian ederki jasotzen dituelako ezinezko iraultzaren sentsazioa eta giza kondizioa mugatzen dituzten oztopoak, kanpokoak nahiz barnekoak.  Berria - Kultura   2004-03-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus