Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neopreno 1 iz oso tenperatura altuetan ere hondatzen ez den kautxu sintetikoa.

Surflariek erabiltzen dituzten neoprenozko praken antza du.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Lekuan bildutako lagunetatik bi neoprenozko urpekari jantziz zeuden errekaren bazterreko harri borobil banatan eserita, oinetan jantzita zituzten eskarpinak errekan sartuta.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Neoprenoa, 5mm-koa edo 7 mm-koa?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 84. orr.

2 irud/hed

Ez dut sinesten bere neoprenozko buru-bihotzak delako Zentro hartara begira dituenak muturren aurrean daukan mendia bere hartan maita dezakeenik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus