Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
neoplatonismo iz Alexandrian, III. mendearen inguruan sortu zen doktrina, Platonen filosofian oinarritzen zena.
Abraham Ibn ´Ezraren neoplatonismoaren eragina nabarmena izango da ondorengo eskolastikan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 311. orr.
Biek izan zuten eragin handia, arabiarren artean lehenbizi eta gero kristauen artean, aristotelismoa neoplatonismoarekin nahasteko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.
Transmutazioa: espezieak ez dira tipo aldaezinak (neoplatonismoaren eraginez uste zen bezala). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.