Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neonazi (orobat neo-nazi g.er.) 1 izond neonazismoarena, neonazismoari dagokiona.

Paris Saint-Germaineko [...] hiru zale zigortu ditu Frantziako epaile batek, otsailaren 6ko partidan bandera neonazia erakutsi zutelako.  Berria - Kirola   2006-03-08

Orain buruzagiak mila bider arriskutsuagoak diren ideia eta metodo neonazietara hauen bultzatzailearen, hots, AEBetako administrazioa kontrolatzen duen eskuin muturraren, boterea ia mugagabea da makurtzen dira.  Berria - Mundua   2004-05-29

2 iz neonazismoaren aldeko pertsona.

4.000 neonazi bildu dira Rudolf Hess omentzeko.  Berria - Mundua   2004-08-22

Neonazien asmoa Brandenburgoko Atean barrena Holokaustoaren aldeko monumentu berrira martxa egitea zen.  Berria - Harian   2005-05-10

Lana alemaniarrentzat eta gisako leloak aldarrikatu zituzten neonaziek.  Berria - Harian   2006-05-02

Euskadiko gazteen hamarretik batek bakarrik adierazi du bereak ez bezalako ideia edo sinesmenak dituztenekin oso desgogora edo desgogora daudela, eta, gainera, neonaziak edo eskuin-eskuinekoak diren taldeak arbuiatzen dituzte gehien.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus