Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neon (orobat neoi) 1 iz gas geldoa, lanpara elektrikoak egiteko erabiltzen dena.

Neonezko hodi fluoreszenteak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 58. orr.

2 neonezko argia.

Eguna argi edo ilun egon, neonak beti piztuta egoten dira gure tailer eskerga horretan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.

Itzali egin nituen neonak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 74. orr.

Neoia han-hemen, eta izkina egiten duten bakarrak afrikarrak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 126. orr.

Bat-batean bakar-bakarrik zaude munduaren erdigunean, zeruko bazter guztietatik neoia isurtzen delarik zure gainera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 39. orr.

Geltokiek erakartzen naute, bereziki gauaren magiak ematen diolarik jendeari epopeia aire bat, baten aurpegi ximurtua zizelkatzen duelarik neon bortitzak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 113. orr.

Neon berdeak Alexen aurpegi zatiak argitzen zituen, baina tarteko zuloguneen itzalek ageri zuten indar handiena.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 32. orr.

Neoizko letra moreak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.

Hoteleko neonezko izen dirdiratsua.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 222. orr.

Nire parean, Newberry erostetxe handien gainean, neonezko errotulu izugarri handi bat piztu-itzalian zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 13. orr.

Kliska eta kliska ari ziren neonezko Asiako denda zein ostatu entseinak miretsiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 63. orr.

Ilunabar berdea eta beronen neonezko iragarkiak, izozki-saltzaileak, platanondoen azal larrutua, txorien txorrotxioak, itzalen sarea zoru gainean, eta ahoen lore gorriak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.

Han behean zegoen metropoli modernoaren bihotz nekagabea, neonezko arteria argitsuek zeharkatua: bankuak, museoak, pizzeriak, megadendak...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 98. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Poonan, Kulkarni jaunak bi kilo eta erdi kristal jan zuen, neon tutuak, bonbillak eta indizio bonbiltxoak xehe-xehe egin ondoren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 198. orr.

4 neon-argi (13 agerraldi, 5 liburutan; orobat neoi-argi 3 agerraldi, 3 liburutan)

Kalera ematen zuen kristal handi hartan, neon-argi gorriko hodi mehe batzuez egindako errotulu bat ikusten zen zintzilik; "Cath's coffee shop", zioen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 33. orr.

Neon-argi keinukari berdea zeukan goiko aldean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 29. orr.

Neon-argien itsustasunak ez zidaten xangrina eragotzi.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 170. orr.

"Hau da Las Vegas diot eta ez naiz lotsatzen" pentsatzen du zapata zuriak dituen gazteak, auzoak eta hiriak bere aldera erreskatatuz, aspaldi pasatako kontzertuen berri ematen duten kartel erdi tarratatuei eta neoi argiei so.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

5 neonezko argi (10 agerraldi, 9 liburutan; orobat neoizko argi 13 agerraldi, 6 liburu eta 4 artikulutan)

Hotel Roma da, neoizko argi gorri batek adierazten duenez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 13. orr.

Neonezko argiak eta tentelkeria amerikar ugari bazterretan, country eta spaghetti western estilokoak, 60ko hamarkadako aztarna nostalgikoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 18. orr.

Artean goizegi piztutako neonezko argiek beste aldeko tabernaren izena zabaltzen zuten kalean zehar, gorri eta more orain, more eta gorri ondoren.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 129. orr.

Gauerdia aspalditxo iragana, asteburuko usadioari jarraikiz, neonezko argi gorriek mugaturiko azpimundura jotzeko ordua zela deliberatu zuen Iñigok.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 181. orr.

Barru iluna neoizko argi aldizkako eta keinukariz piztuko da, horregatik dirdiratuko dira haginak, nabarmenduko dira botoiak, moretuko dira ezpainak, eta iragan mendeko lehen aldiko film mutuetan bezala mugituko dira gorputzak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.

Ilunabarrean, bigarren mailako errepideetako moteletan, neoizko argien pean kokatzen ditu Cillerok pertsonaiak, hondoa jotzera iristen ez den dekadentzia giroan.  Berria - Kultura   2006-04-18

Urrunean agertzen ziren saltegien eta iragarki erraldoien neonezko argiek pinpirin dirdiratsuak ziruditen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neon argi (4); neon argiak (3); neon argiek (3)

neonezko argiek (3)

neoizko argi (7); neoizko argiak (4); neoizko letrero (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus