Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neologismo iz hitz berria.

Neologismo hau (arte aktibismoa) Internet sarean hasi zen erabiltzen 1994an.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 59. orr.

Zuzentzaileak bikoizteko dohain azpimarragarria du, deleatur bat marraztu edo koma eztabaidaezina sartzen du, eta, aldi berean, neologismoa onar dezagun, heteronomizatu egiten da, irudi, konparazio edo metafora batek iradokitzen duen bideari segitzeko gauza da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

Kolore horiak denotazioz /galbinikotasun/ esanahi bat duela esatea ("horia izatea" adierazteko neologismoa) arrunkeria bat baizik ez da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Elektrokuzio bidezko exekuzioari buruz zutabe mordoxka bat idatzi zuen (neologismoa gaitzesten zuen, bestalde, hitza egintza baino okerragoa zela esanez).  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Neologismoak asmatzeari ekin ziotenen artean, XVIII. mendean Aita Larramendi, eta, XIX-XX. mendeen bueltan Sabino Arana izan ziren gehien nabarmendu zirenak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sabino aranaren neologismoak (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus