Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Iraultza neolitikoaz honat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 175. orr.
Manuel Lekuonaren obran hainbat aldiz aipatzen da bertsolaritzaren izaera "neolitikoa" edo "prehistorikoa". J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 17. orr.
Paleolitiko arotik zetorkigun hizkuntzak ikastola neolitikoaren aterpea baino gehiago merezi zuela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 48. orr.
Euskal Herria behin eta betiko osatua eta zehaztua gelditu zela uste dute, aspaldi batean noski, Neolitikoan edo. Eskandinaviar paleolitiko, neolitiko, brontze-aro eta kristau-aurreko Burdin Aroko kulturen laginak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 53. orr.
Ez dago lotsa onaren mugetatik irten beharrik jakiteko Oteizak neolitikoan ikusi uste zuena hizkuntzan geneukala eta daukagula euskal hiztunok. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.
Aldez aurretiko ikerketetan Neolitikotik datozen aztarnak aurkitu ditugu kantuetan. Cromlechetan ageri zaizkigun neolitikoko aztarnak baino biziagoak baitira hizkuntzak eskaintzen eta eraikitzen dizkigun jentil-baratzeak. Berria - Harian 2005-09-20
Euskararik gabeko euskal herritarrak hizkuntza baino haratagoko eremu sakratu batzuetan bila zezakeen, balizko neolitiko batean, euskal arimaren esentzia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.
Neolitiko garaiko euskal gizakia ulertzeko eginahal etengabea izan zen haren bizitza. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 105. orr.
Neolitiko garaia arte itxaron behar dugu antropologikoki euskal etniaz, eta, ondorioz, euskal arteaz hitz egin ahal izateko. Berria - Kultura 2004-07-18