Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neoliberal (orobat neo-liberal g.er.) 1 izond neoliberalismoarena, neoliberalismoari dagokiona.

Euskal Herria ekonomia neoliberalen «biktima» dela esan zuen Agerrek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Axioma neoliberal onartua da hori ere: "merkatuan lehentasunak edo nahiak gizabanakoen nahien metaketaz ezartzen dira".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.

Argentinarren eskubideak zapaltzen dituen NDFren politika neoliberalak eragina.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 266. orr.

Globalizazio neoliberala eta patriarkatua txanpon beraren bi aldeak dira.  Berria - Harian   2005-11-19

Inposatu nahi diguten neurri neoliberal hau gaitzesten dugula adierazi nahi dugu ozenki.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Hainbat erreforma neoliberal egin zituen.  Berria - Mundua   2004-09-08

Ikuspuntu neoklasiko, liberal edo neoliberalarentzat, beraz, langabezia lan merkatuan gertatzen den arazo bat da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

Bere azken helburua pentsamendu neoliberal bakarraren aurreko alternatibak biltzen dituen nazioarteko mugimendu bat eraikitzea eta proposamen askotarikoak eskaintzea da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 88. orr.

Irizpide ekonomiko neoliberalak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Jarrera «neoliberal peto-petoa» erakusten ari da patronala, sindikatuen iritziz.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

Patronal neoliberal eta atzerakoia dugu.  Berria - Ekonomia   2006-02-19

Udako beroak edonoren gogoa kiskal lezake gizarte kapitalista neoliberal honetan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 110. orr.

Globalizazioaren eta diskurtso neoliberalaren kontra dauden zenbaiten aldetik ere kritika latzak jaso dituzte ekimen hauek.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 248. orr.

Europa [...] funtsean neoliberala den politika batean oinarrituz eraikitzen ari da.  Berria - Mundua   2004-06-27

• 2 iz neoliberalismoaren aldeko pertsona.

Pentsamendu bakar horri kritika (edo kritika mota bat) ere ezaguna da eta oso hedatua dago, eta, zenbait neoliberalen aburuz, balizko beren pentsamendu bakarra bera baino are zabalduago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 97. orr.

Gure neoliberalen aurkako kanpainaren ekintzekin jarraitu zuen ELAk bart.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

ELAk, finean, «mozorroa kendu gura die etxeko neoliberalei», Kortabarriak zehaztu zuenez.  Berria - Ekonomia   2004-10-16

Erabateko merkatu-legea, %100ekoa, inoiz aplikatu ez denez, ezinezkoa dela horren aplikazioak, neoliberal talibanek dioten legez, mundu honetan bertan paradisu ekonomikoa sortuko duela zehaztea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus