Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

neofito 1 izond/iz erlijio batean sartu berria.

Aita Pipadun izatetik Aita Katxineta izatera pasatzekotan zeuden beste hiru neofitoren ondoan eserarazi ninduen, albo bateko aulki luzean, mahaiburu, oholtza eta atriletik hurbil.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 27. orr.

Hasierako marmarrak buila eta algara bihurtu ziren, eta Guebokinderrek, eztabaida andeatzen ari zela ikusirik, moztu egin behar izan zuen dei honekin: has bedi neofitoen zeremonia!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 31. orr.

Neofito papergabetuak oihu txiki batzuk bota zituen, baina, zorionez, gehienek isiltzeko eskatu zioten "sssshhhhh" luze batez.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 35. orr.

2 talde edo jarduera batean hasiberria.

Kristinak besoak goititu zituen, hiri ondoan ireki berriko golf-zelaian entrenatzen ziren neofito apain baina irrigarrien jarreran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Jeneroa ezagutzen zuen espezialista, etxekoandre hura, suntsitzear baitago: sukaldaritzako oinarriak ezagutu gabe, nekez molda ditzake neofitoak errezeta gehientsuenak, teknikarik menderatzeke, tresneria aproposik eta jeneroak eskura baditu ere.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 40. orr.

“Nola deitzen diate hiri, Joseba?”, esan nion. ”Etxeberria –erantzun zidan serio-. Baina oraindik ez duk ofiziala. Neofito bat nauk".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 372. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus