Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
nekosta iz pinuaren ordenako zuhaitza, enbor-zuta, hosto berde ilunak, adaburu luzea, eta zur gorrixka eta usainduna dituena (Cupresus sempervivens). ik zipres.
Libanoko nekosta eta zedroek ere poz hartzen dute zure lepotik, esanez: "Zu erori zarenez geroztik, ez dator inor gu moztera. Elizen arteko biblia Is 14,8
Hain zen txairoa eta ederra, ezen gogora ekartzen baitzuen gau zuri bat hegoaldeko lekuren batean, itsasertzean, nekostekin eta haien itzal beltzekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 26. orr.
Spencerek, berriz, intsusa eta nekosta parekatu zituen, biak hala biak duten herio-adierazpen horrengatik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 454. orr.