Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburu batzuk aise eta erraz irakurtzen dira, beste batzuk nekez. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 30. orr.
Inbaditzaileak erraz irits zitezkeen-eta hegoaldetik, eta laguntzaileak, berriz, nekez iparraldetik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 219. orr.
Ez ziren aberats porrokatuak, lanaren saria nekez irabazten zuten langileak baizik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.
Begiak lausotu eta nekez ikus zezakeen berba egiten ziona. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 238. orr.
Nekez ibiltzen dira, kasu eginez, harrietan behaztopatu gabe. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.
Arnasa nekez hartzen zuen astoaren gainean ixtaklok urruntzen ikusi zuten. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.
Sam ere nekez altxatu zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 239. orr.
Nekez eutsi nion aitaren begiradari, hain zen-eta zorrotza. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 94. orr.
Volgaren bideari jarraitu zion itzuleran, ura nekez ikusi arren, hainbeste ibai ontzien forma itzaltsuek estalita. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.
Nekez konpreniarazi omen zioten espetxeko zuzendaritzari euskal presoek. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 82. orr.
[...] kantatu zuen ahopeka, nekez, Maxek, hain baitzen aldrebesa esaldia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.
Stalingradon, ikusirik zein nekez eusten zieten sobietarrek alemanei, bururatu zitzaion Zeunerri orkestra, ordu arte bakerako erabilia izan bezalaxe, gerrarako erabil zitekeela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 191. orr.
Nekez jaikitzen naiz, nagi janzten, damuz naiz irteten, eta pauso bakoitzak, mugimendu bakoitzak,[...] pentsamendu bakoitzak karga lehergarri bat jasotzen ari banintz bezalaxe unatzen nau. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.
Egia garbia da, nahiz eta nekez sinesten den. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.
Hegazkin bidaia horiek luzeegiak eta azkarregiak ditun, eta arima nekezago iristen dun helmugara gorputza baino. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 42. orr.
Uste dut esan daitekeela egungo jende normal edo informatuak, batanaz beste, sekula baino nekezago ulertzen duela elkar. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.
Nekez ahaztuko zuela han ikusitakoa. Txillardegi «Putzu», 1999 - 151. orr.
Baina nekez izango nuen horrelako aukera bikainik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 53. orr.
Agian bai, baina nekez uxatuko luke orduan plajiatzaile edo -kasurik hoberenean- epigonoaren fama txarra. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 149. orr.
Ez zara konturatzen, edo nekez konturatuko zara, zer aldaketa izan den unibertsitateak bere ateak ireki ahal izatea. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 124. orr.
Nekez edo oso gutxitan onartzen zuen janari egosirik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.
Bizirik ateratzen banintzen, nekez izanen zela pentsaturik, [...]. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 54. orr.
Senarrak etxean edukita, nekez topatuko zuten familiako lanetarako beste ezertarako astirik. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 188. orr.
Gaur egungo nobela batean nekez aurki daiteke horrelako hitz-jauzirik edo bihurritasunik. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 67. orr.
Hamar urteko ume batek nekez eman diezaioke azalekoa ez den erantzunik galdera horri. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 41. orr.
Eskuak bere oroitzapenak ditu, eta buruak nekez ditu ahazten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.
Itsuak bazinete nekez maiteminduko zinatekete lehen momentuan. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 32. orr.
Zintzoa nekez salbatzen bada, zer izango ote da gaiztoez eta bekatariez? Elizen arteko biblia 1 P 4,18
Migel txikiak etxean nekez entzunen zuen ele goxorik funtzionario eta zaldun gaskoi eta baxenafartarrendako. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.
Nekez aurki zitekeen, pentsatu zuen, hura baino Konpainia lehiatsuagorik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.
Askotan ohartu naizenez, ezkonduen etxeetan nekez aurki daiteke goi-mailako xanpainik. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 22. orr.
Tomek bazekien askoz hobeto egongo zela Harryrentzat lanean, baina uste zuen liburu-dendari baten laguntzaile bihurtzea nekez izan zitekeela egitasmo zirraragarria, nekez bere bizitza hondatua konpontzea amesten zuenean buruan edukitzen zuenaren parekoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.
Senatik oso gertu egonagatik, nekez ito zaitezke sofa batean. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 86. orr.
Hiri honetara heldu arren, nekez aurkituko nau hainbeste jenderen artean (are nekezago kontuan izanik hemen inoiz baino Mary Landfordago naizela...). Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 42. orr.
Egiteko horretan, nekez aurkituko dugu Aristoteles baino lankide hoberik; nekezago tresna hoberik haren Erretorika baino. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.
Handik jaiki zenean ez zuen irain hartaz mendeku hartzeko indarrik izan; nekez bai nekez bere langelara itzuli, eta eskuizkribuak hiru orri baizik ez zituela falta ikusi zuen, ez atseginik gabe. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.
Zutik jarri zen, nekez bai nekez, eta bideari berriz lotzeko asmotan zegoela ematen zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.
Osaba Kamilek, eskuak belaunburuetan bermaturik, nekez bada nekez altxatu, eta balantzaka jarraitu zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 295. orr.
Amak, bestela ere, nekez bada nekez ordaintzen zituen bere seme zaharraren eskolako gastuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 67. orr.
Jaiki nintzen bai, nekez bada nekez. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 35. orr.
Frantsesak hain xuxen nekez bada nekez hupatu dira finala laurdenetarat. Herria 2004-06-24
Gonbidatuek, nekez bada nekez, hango lugorriak eta areaz urraturiko galsoroak zeharkatu behar izan zituzten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.
Esperantzaren kopan, ASB-ek irabazi du Monein-en kontra nekez bada nekez: 16/14. Herria 2002-11-07
arnasa nekez hartzen (5); aski nekez (4); astiro eta nekez (4); biziki nekez (7); hatsa nekez hartzen (3); helburuak nekez beteko (3); hitza nekez etortzen (3)
nekez aditzen (3); nekez agertzen (4); nekez ahaztu (3); nekez ahaztuko (10); nekez ahaztuko dute (3); nekez alda (3); nekez altxatu (8); nekez altxatu zen (3); nekez altxatzen (3); nekez antzeman (3); nekez antzematen (3); nekez ari (21); nekez ari kantari (3); nekez arizan (4); nekez ase (5); nekez asma (6); nekez asmatu (3); nekez asmatuko (5); nekez asmatzen (3); nekez atera (13); nekez aterako (9); nekez ateratzen (6); nekez aurki (20); nekez aurki daiteke (9); nekez aurkitu (6); nekez aurkituko (41); nekez aurkituko da (5); nekez aurkituko duzu (8); nekez aurkituko zuen (4); nekez aurkitzen (14); nekez aurkitzen da (3); nekez azal (3); nekez azaldu (5); nekez azaldu daiteke (3); nekez bada ere (6); nekez bada nekez (29); nekez baizik ez (6); nekez bereiz (9); nekez bereizten (8); nekez bete (4); nekez beteko (5); nekez betetzen (3); nekez bilatuko (3); nekez bizi (8); nekez deskriba (3); nekez disimula (3)
nekez egin (44); nekez egin daiteke (3); nekez eginen (4); nekez egingo (30); nekez egingo du (8); nekez egiten (27); nekez egokitu (3); nekez egon (6); nekez egongo (3); nekez egoten (5); nekez eman (9); nekez emango (5); nekez ematen (9); nekez entzun (4); nekez entzungo (4); nekez entzuten (7); nekez erakutsiko (3); nekez eraman (5); nekez eramango (3); nekez erran (3); nekez esan (17); nekez esan daiteke (8); nekez esango (4); nekez espero zitekeen (3); nekez esplika (4); nekez eta pekez (3); nekez etortzen (4); nekez eusten (13); nekez eusten zion (5); nekez eutsi (16); nekez eutsi zion (4); nekez eutsiko (4); nekez eutsirik (3); nekez ezagutu (4); nekez ezagutuko (4); nekez ezagutzen (4); nekez ezkuta (4); nekez ezkutatu (3); nekez gainditu (4); nekez galtzen (6); nekez geratuko (3); nekez gerta (3); nekez gertatuko (5); nekez gertatzen (4); nekez har (9); nekez harrapatuko (3); nekez hartu (7); nekez hartuko (12); nekez hartuz (3); nekez hartzen (23); nekez hartzen zuen (7); nekez hasi (4); nekez hauteman (3); nekez hazten (3); nekez heldu (4); nekez heltzen (6); nekez hiltzen (4); nekez hitz egin (3); nekez hondatzen (3)
nekez ibili (5); nekez ibiltzen (5); nekez igo (10); nekez igo zen (3); nekez ikus (10); nekez ikusi (7); nekez ikusiko (27); nekez ikusiko du (3); nekez ikusiko dugu (6); nekez ikusten (18); nekez ikusten da (3); nekez imagina (3); nekez imajina (10); nekez irabaziko (3); nekez irakur (4); nekez iraun (6); nekez ireki (3); nekez iristen (11); nekez iristen dira (3); nekez iritsi (4); nekez iritsiko (7); nekez iritsiko da (4); nekez irudika (7); nekez irudika daiteke (3); nekez itxi (3); nekez itxiko (3); nekez itzultzen (4); nekez izan (22); nekez izan daiteke (7); nekez izanen (4); nekez izango (40); nekez izango da (8); nekez izango dute (8); nekez izaten (10); nekez jaiki (3); nekez jakin (3); nekez jakingo (10); nekez jakingo du (6); nekez jarriko (4); nekez jasan (6); nekez jasaten (9); nekez jaso (3); nekez joango (4); nekez joaten (3); nekez kenduko (4); nekez konpon (3); nekez konponduko (5); nekez laburbil (3); nekez lor (9); nekez lor daiteke (4); nekez lortu (11); nekez lortuko (35); nekez lortuko du (7); nekez lortuko dugu (4); nekez lortuko dute (4); nekez lortzen (9); nekez lortzen zuen (4); nekez lot (4); nekez lotzen (3); nekez moldatu (3); nekez moldatu zen (3); nekez mugitzen (4)
nekez onar (7); nekez onartu (3); nekez onartuko (6); nekez onartzen (11); nekez osatuko (3); nekez pentsa (13); nekez pentsa daiteke (6); nekez sar (4); nekez sartu (3); nekez sartuko (6); nekez sendatzen (5); nekez sinestekoa (3); nekez sinesten (6); nekez sinets (13); nekez sinetsiko (5); nekez sortuko (3); nekez sortzen (3); nekez topatuko (3)
nekez uka (8); nekez uka daiteke (5); nekez uler (41); nekez uler daiteke (13); nekez ulertu (4); nekez ulertuko (12); nekez ulertzen (20); nekez utziko (8); nekez uzten (3); nekez zabaldu (3); nekez zebilen (3)