Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nekepe
1 nekepean nekearen azpian.

Altxatu, altxatu zen, baina apenas egon ahal zuen zutik falta ziren minutu eta segundoetan, ahul, jada derrotatua, Joe Frazierrek nekepean ere jotzen jarraitzen zuen artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 390. orr.

Gogoa kementsua zuen, izan ere, baina gorputza nekepean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 378. orr.

Bizi astun baten nekepean kexu-izerditan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 112. orr.

Nekepean umilarazi zituen, lur jo zuten, eta nork lagundurik ez.  Elizen arteko biblia   Sal 107,12

2 zigorraren azpian.

Agindu zidan gero ez niezaion nehori hitzik erran, haren benedikapenaren nekepean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus