Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zergatik nekarazi duzu jende hau guztia, geure artean inolako gerrarik ez dugularik? Elizen arteko biblia 1 M 12,44
Hartan barneratzen da, ostera, Irkutskeko bidea, hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da, non eguzkiak jario osasun-galgarriak sortzen dituen, bidaztia nekaraziz eta maiz arrisku larrian utziz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.
Pazientzia askorekin jokatuta, kontrarioa estu hartuta, nekarazita, pilota lau t'erdiko arrastoan behin eta berriz jarrita. Berria - Kirola 2004-11-21
Laino artean kea balitz bezala azaldu zen argia, geltokitik irtendakoan, begiak nekaraziz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.
Autoreari guztiz lotsagarri zaio irakurlea hain luzaz nekaraztea beheko klaseko jendeari buruzko kontuekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.
Nekarazi egiten zaitu bere argudioekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.
Potter gaixoa nire esku dago, eta ez du inork nekarazi behar! Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 315. orr.
Gure gorputz galkorra arimarentzat zama da, lurrezko etxola honek berez kezkati den espiritua nekarazten du. Elizen arteko biblia Jkd 9,15
espiritua nekarazten (3); nekarazten du (3); nekarazten zuten (3)