Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jesusen jaiotza, nekaldi, piztuera eta igokundeko misterioak begiratuz eta bereganatuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.
Jesusen gurutzean, nekaldian eta heriotzan, jotzen du bere gailurra, Jesusek, bere borondatea Aitaren borondatearen baitan jarriz, bere burua opari eskaini zuenean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.
Pazko-afaria eta nekaldia. Elizen arteko biblia Lk 22,1 tit
Kontura gaitezen anaia guztiok, bere ardiak salbatzearren gurutzeko nekaldia jasan zuen Artzain onaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 123. orr.
Senti dezadala bizi naizen bitartean, ariman eta gorputzean, ahal den neurrian, zuk, Jesus ezti horrek, zeure nekaldi ikaragarriko orduan sentitu zenuen oinazea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1089. orr.
Jesusek bere nekaldi-piztuerak lehenengoz iragarri. Elizen arteko biblia Lk 18,31 tit
Gurutze-bideen adibidea aipatzen du, elizetan Kristoren nekaldia irudikatuz egon ohi diren hamalau irudizko sekuentziak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 212. orr.
Tammuz eta Atis eta Adonis eta Osirisen nekaldietan Jesukristoren Nekaldiaren iragarpena suma genezake. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 106. orr.
San Verekundo soldadu eta martiriaren nekaldia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.
San Sebastian martiriaren nekaldiari buruzko estanpa sepia bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.
Obra: 'San Joanen araberako nekaldia' BWV 245. Berria - Kultura 2006-04-12
Beste nekaldian, Mateorenean, musikak hitza gailentzen du, baina Bach-enean hitz taupadak gorputzetik zeharrarnasten ziren. Berria - Kultura 2006-04-12
Ebanjelariek aparteko lana bete zuen, Bachen nekaldi honetan hitzak duen garrantzia behin eta berriz azpimarratzen bere ahoskeran. Berria - Kultura 2006-04-12
Gogoko zuen jendeari jakinaraztea nolako nekaldia zen kontzertu bat berarentzat. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 209. orr.
-Izan dinagu aski nekaldi. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 179. orr.
Hauxe bai nekaldia, Jauna, gaitza benetan, nekaldi latza. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 77. orr.
Jainkoaren izenean, amaituko al dituzu behingoz zure oloak, Wilmarth andereñoa, eta libratuko al nauzu nekaldi honetatik? Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.
jaunaren nekaldia (5); kristoren nekaldia (6); nekaldia eta piztuera (3)
jaunaren nekaldiagatik (3); kristoren nekaldiagatik (5)
kristoren nekaldiaren (9); kristoren nekaldiaren oroipena (3); nekaldiaren oroipena (3)
jaunaren nekaldiko (5); kristoren nekaldiko (5)