Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jan eta ixo, agure nekagarri hori, eta segi sagarrondoak landatzera eta irratia entzutera. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 17. orr.
Nik uste bezala, neska hau nekagarria duk. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 247. orr.
Aste latza pasa berria nintzen, egunik ez bilerarik gabe, atsedena behar nuen; eta jendea nekagarria da. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.
Ez zuen uste hain lan nekagarria zenik hura. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.
Aurretik, baina, tramite nekagarriak eta ilara luzeak egin eta, segurtasunaren aitzakian, mugimendu askatasuna urratzen dituzten baldintzak onartu behar izan dituzte. Berria - Harian 2005-08-16
200 kilometro gorabeheratsu eta nekagarri aurretik, Erdialdeko Mendikateko errepide gaiztoetan barrena. Berria - Kirola 2006-03-08
Haien oldar nekagarriak guztiz kezkaturik utzi zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.
Inguru dena zurrupatu eta trukean ezer ematen ez duen begirada nekagarri horietako bat. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 208. orr.
Anaiekin modu nekagarri eta maltzurrean jokatzen hasi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1133. orr.
Aldapa luze nekagarri batek eraman ninduen oihanaren gainera. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.
Ezin gintezkeela beti bizi nazkaren uretan ito-ez-ito nekagarri horretan, eta, munduari uko egin nahi izanez gero, baldintza bat bete behar dela ezinbestez eta aurretik; alegia beraren konkista. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 146. orr.
Egia esan, oso nekagarria da dirurik eta baliabiderik gabe zinema egitea. Berria - Kultura 2004-09-22
Margaritari nekagarri gertatzen zitzaion anaia denbora guztian etxean egotea, eta irtetera bultzatzen zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 147. orr.
Norbaitek esan dezake egia dela ez natzaizuela nekagarri gertatu, baina, begi argikoa naizenez, engainuz harrapatu zaituztedala. Elizen arteko biblia 2 Ko 12,16
· Lagunaren patxada nekagarri egiten ari zitzaidan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 95. orr.
lan nekagarri (4); nekagarri egiten (5); nekagarri gerta (3); nekagarri gertatzen (4)
lan nekagarria (7); luze eta nekagarria (4); nekagarria gertatzen (3); nekagarria izan (12); nekagarria izan zen (6); nekagarria izango (4); nekagarria zen (8); oso nekagarria (7)