Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Langile ixila baina nekagaitza, emaitzetan oparoa. Herria 2005-05-05
Miren baizik ez dut topatu, zure betiko emazte, lagun eta zaindari nekagaitza. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 315. orr.
Noizean behin haur nekagaitz edo begirale betigazte batek ekingo dio udalekuan arrakasta handiena izandako doinuren bati. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.
Artean ez zuen beste ezeren ardurarik Egiaren bilatzaile nekagaitza deitua izan den Agustin deunak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 14. orr.
Lasai, lasai, jar zaitezte ilaran, nekagaitza naiz, denendako egonen da, bete itzazue zuen godaletak nire elderraz. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 258. orr.
Emakume ederra baitzen, mendian ahuntz nekagaitzen moduan ibiltzen zena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.
Gure ustezko ordezkotzan adore harturik, mundua -eta munduan gu!- salbatzeko lanari ekiten dio, kemen nekagaitz batez. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 33. orr.
Ortodoxiak zimendu ezin sendoagoak aurkitu ditu beraren lan nekagaitzean. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.
Agudoago ibiltzen zen, bere pauso nekagaitzaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 378. orr.
-Zure barkamena eskatzen dut, lehengusu -esan zuen Golek bere irribarre nekagaitz faltsuarekin-. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 33. orr.
Nasa hartan harrien eta olatu nekagaitzen artean lotuta. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.
Baina nabaritu ditut bien bitartean haren begi txiki eta odolez apur bat gorrituak, etengabe artega eta nekagaitz, pertsona eta talde batetik bestera ibilian. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 74. orr.
Hamahiru urteko neskatila saiatu baten setakeriaz, nekagaitz, nire bizitza zurearen jiran zebilen, zure existentziaren inguruan. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.