Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nehorat adlag inora.

Bizirik, abere bihi bat ez ditake kamiunez nehorat ereman, salbu hiltegietarat.  Herria   2001-03-08

Baina Maider ez zen nehorat ateratzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 29. orr.

Eta, bat-batean, hemen naiz, zelda batean bakarrik, ezin mugituz, nehorat ezin joan, nehor ere ikusi gabe, deus ez egitekorik, zaintzaleak atea noiz zabalduko didan zain, beha, ene urratsak kondatzen, orenak minutuka kondatzen, minutuak urraska...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 58. orr.

Indar bat egiten ere da nehorat biltzerik ez duten horien hein bat laguntzeko, bereziki hotz handiak badirelarik.  Herria   2005-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nehorat ezin (15); nehorat ezin abantzatuz (3); nehorat ezin gehiago (3); nehorat segidako biltzerik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus