Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ukaitearen arloan ezin da osorik sar nehola. Herria 2004-04-15
Kasu berean geunden gu geu ere euskaldunok, ezen, gure Hegoaldeko diputatu batzuek bidali ziotelarik Wilson presidenteari beren askatasun deia, ez zien, nik dakidala, nehork neholako erantzunik eman. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.
Arima arrazoiduna alabaina gauza gorpuzgabea eta zatiezina da eta ez du neholako hatz behatzik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.
Zeren eta arima baino izpiritualago eta sinpleago baita aingerua eta haiek biak baino ere Jainkoa, neholako konparaziorik ere gabe. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.
Gainera, ez zegoen neholako argirik barnean, neholako ahotsik, neholako pausorik, neholako hotsik. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 210. orr.
Bizpahiru zaintzalek lagundurik, kartierreko ateari buruz abiatzen naiz, burua galderaz beterik. Ate handi famatu hura zabaltzen dute eta kartierretik ateratzen gira detentzione normalean sartzeko, neholako neurri berezirik gabe. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 104. orr.
Bordaren inguruan ez zuen neholako seinale susmagarririk antzeman. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 56. orr.
Errepublikaren hizkuntza ez dela izan behar nehola ere ingelesa. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.
Estatu jakobino eta monarkikoek ezin dute nehola ere onartu beren mugen eta konkisten kuestionatzea; beren hizkuntza eta inposaketa moldearen kuestionatzea. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 18. orr.
Lagun batzuek ez dutela ene ikusmoldea, aurrerakoia ala desesperatua, onartzen, jendearen oreka bio-psikologikoa ez dela kimika bidez nehola ere kanbiatu behar hitza oihuz mozten didatela. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 187. orr.
Horrek ez du nehola ere gure hizkuntzaren egoera hobetzen. Herria 2004-04-08
Urrats berri bat emanen zuen eta dena trabarik gabe iraganen zela baldin bazekien ere, senditzen zuen beldurra ez zezakeen nehola ere kasa. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 37. orr.
Eskualde hartan ez dela neholaz ere apez ihardokitzailerik onetsiko, eta, are gutxiago, lehengo eginkizunak bete eta iraultzaren kontrako propaganda egiten duenik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.
Eta nola ez dion hark eman bere legearen aurka deus erabakitzeko eskurik, ezin du neholaz ere deus erabaki haren aurka. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 145. orr.
Jainko Egiazkoaren lekua orain Nazioari emaiten dion Nazionalismoa ez da, neholaz ere, Kristauen sinestea izaiten ahal: Erromatar paganoen sineste okerretara itzultzea litzateke hori, dudarik gabe. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 84. orr.
Lau leiho ttipietatik sartzen zena ez zen neholaz ere bagoi erdiraino heltzen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 85. orr.
Baina ez dio horrek laguntzarik ekartzen Baldusi, ez eta nehon neholaz ere Lukanoren bertso honek: Bere jabe ez den ahaldun oro indartuko da. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 122. orr.
nehola ere (25); nehola ere ez (10)
ez da neholako (9); ez dago neholako (4); ez dela neholako (3); ez du neholako (10); neholako afekturik (6); neholako bertuterik (4); neholako gaizkiaren (3); neholako kargurik (4); neholako xehetasunik (3)
neholaz ere (41); neholaz ere ez (4)