Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nehoiz (orobat neoiz g.er.) 1 adlag inoiz.

-Aitak ez zizun nehoiz deus kontatu?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Ala ahantzia dute gazteek, profeta berriek dioten bezala, autokritikarik gabe ez dela nehoiz, nehon deus egin?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.

Marko orain Indietarik heldu da eta urrungo herrialde horietan diren mirak kondatu dizkidalarik, miresturik gelditu naiz, nehoiz nehork ez baitzizkidan horrelako berriak jakinarazi.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 32. orr.

Nehoiz nehongo gizakiak ez ikusi, ez entzun, ez amestu ez dituen aberastasun, atsegin eta bozkarioen jabe izanen delarik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 83. orr.

Txikiok ezin ukan baitugu nehoiz arrazoirik gure eskaeretan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 55. orr.

-Ez zakinat zer irabaziko dugun; dena dela, José mainguka ibiliko dun hemendik aitzina, eta ez dinagu nehoiz jakinen noren edo zerengatik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 34. orr.

Jakin ezak, mutil, ez baldin baduk frantses izan nahi, ez haizela nehoiz apeztuko!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.

Zeren-eta biharamun hartan burutu behar nuen urratsa, ez bainuen ordura artean nehoiz eman, ezta antzekorik ezer ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 51. orr.

Badu funtsean politika egiazkoak [...] edozein ikusgarrik nehoiz izanen ez duen eraginkortasuna.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 13. orr.

Nehoiz ezabatzen ez ziren tatxa gorriak jantzietan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 41. orr.

Eta bitxiki, nehoiz ez bezala, arrazoi ematen zion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 74. orr.

Nehoiz baino gehiago jendek parte hartu dute.  Herria   2003-04-10

Ez zion behin ere mazelakorik eman; beraz, ez zen nehoiz haren beldur izan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Enrieta aldiz, jada erran dizuedan bezala, ez zen auzotegian gehiago nehoiz agertu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 23. orr.

2 nehoizko izlag inoizkoa.

Nehoizko kondenamendurik ez eta, gauzak ongi iraganez, asegurantza sozialeko paperak ukanen dituzte.  Elizen arteko biblia   1 J 2,15

Etorri haiz azkenik, erran dizu Cartier kapitainak, nehoizko irririk zabalena eskainiz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 184. orr.

3 nehoiz ere izlag inoiz ere.

-Erradan eta, Sophie, ez didan nehoiz ere salatu gizongaia badunala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 93. orr.

Ez nazak nehoiz ere utz, Joanes...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 366. orr.

-Ez duzu nehoiz ere haurrik izango.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 88. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus