Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
negutu, negu(tu), negutzen 1 du ad negua igaro.
Behiala Orreagatik Ainarbe aldera ekartzen omen zituzten mendibehiak negutzera, eta udalehenean beren behisailak aurrean hartuta, joare kalanka eta marru, atzera goimendietara abiatzen zirenean, hala esaten omen zuten goizuetarrek: [...]. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 126. orr.
2 negu itxura izan.
Besterik ez zen nabarmentzen hiriaren azal negutuan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 62. orr.