Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
negubide iz negurako bidea.
Ekinozioa da eguzkiarentzako zubia: udabidean, behetik gora doala, erdibidean kokatzen zaion udaberriko gunetxoa bata, eta goitik behera, negubidean doaneko udazken ate berexi hori, bestea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 368. orr.
Udazkenak, udatik negubidean paratzen gaituenez gero, udaren azken hondarrak oparitzen badaki. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 439. orr.
Negubidean, non edo han, oterik guriena ebaki otasegaz, ipini zamatan, eta nola ekartzen omen zuten bizkarrean etxera, ikuiluko azindei emateko. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.