Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Negua da, eta hotz egiten du Vienan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 32. orr.
Negua denean, etxe barruan geratzen da telebista ikusten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 191. orr.
Neguan geunden, eta seietarako iluntzen zuen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 49. orr.
Lurrak diraueno ez dira inoiz faltako ereiteak eta uztabiltzeak, hotzak eta beroak, udak eta neguak, egunak eta gauak. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 30. orr.
Negu edo uda, udazken edo udaberri, eliza gotiko ala kartoi-harri faltsu, zer axola dio, eguzkia bere orbita betiberdin azkengabean jira eta bira badabil? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 167. orr.
ik beherago 14. Eta beste negu bat etorri zen; eta udaberria, uda eta udazkena berriro. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.
Negu guztian oso urrun lan egin zuela esan zigun, soldaduak eta espetxeratuak zuzendu omen zituen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 11. orr.
Izan ere, muxarrak behin lo hartuz gero negu osoa pasatzen du lotan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.
Baziren beste ordu batzuk Vienako negu hartan, non, tarteka, mundu guztiak zoriontsu ematen zuen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 67. orr.
Erdipurdiko negu baten ondoren, udaberri eder bat etorri zaigu orain. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.
Negua amaitu zenean leiho guztiak ireki zituen, ongi etorria emanez bezala argi berriari, epel usaineko haizeari. Pako Aristi «Note book», 2005 - 116. orr.
1568ko urtarrilak egun batzuk baizik ez zituen eta neguak bere mutur itsusiena erakusten zuen goiz hartan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.
Neguaren bihotzean ez zen ongi ikusia beroaldia eta hegoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.
Moldaketa horri esker, saguzarrek errazago gainditzen neguak sortutako eragozpenak. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 106. orr.
Negua pasatu ondoren, samuaren kumea esnatzen denean, babarrun ale osoa dauka elikagai, indarrak hartu eta zeru zabalera irten aurretik. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 152. orr.
Tailerreko lana gogorra zen; neguan hotza pasatzen genuen, eta udan beroa, uralitazko estalpe txatxu haren azpian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.
Eta neguan, berriz, ehunka elur maluta, udako gauetako tximeletekin antz handia dutenak. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 184. orr.
Neguan ibaia zein iluna zen kontatzen zigun aitak; ez omen zegoen hura jasaterik soju edan gabe. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 12. orr.
Neguan lozorroan egon ohi dira, eguzkia amets, munduan diren erbesteratu guztien antzera. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 76. orr.
Negu bizian batez ere, euriagatik edo kazkabarragatik kapote baten azpian joan beharra geneukanean, [...]. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.
Behin oso negu gogorra egin zuen, hotza eta luzea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.
Negu gogorra egin zuen, eta Peru gure etxean egon zen lurmendu zuen arte. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.
Desordu da Vienako negu hotzean Mozartentzat, eta malkoak isurtzen dira musikagilearen masailetan behera. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 94. orr.
Etxekandereek ere beren supazterra akulatu behar, bai janarien prestatzeko, bai eta etxearen doi bat berotzeko negu luze eta aspergarrietan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.
Bat-batean iluntzen hasi zuen, negu gordineko arrats behera bat balitz baino azkarrago eta trinkoago. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 173. orr.
Negu euritsu baten ondoko maiatz-hilean gaude, eta ikusgarria da lurrak dakarren gorantza-nahia. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 57. orr.
Eskualde hartan gertatzen ohi denez, negu goiztiarrak udazkena beretzat hartu behar zuela irudi zuen, hango giro berezia zela bide. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.
Azken egunetako hotz izugarriak Siberiako negu zorrotza hurreratzen ari zela iragartzen zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 441. orr.
Negu siberiarrean pilatutako elurra guztiz urtzen du udako eguzkiak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.
Negu australean tenperatura larriagoa izango da, 37 gradu zeropetik, edo 45 gradu zeropetik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.
Klima gero eta gordinagoa izango dela aurreikusi zuten: uda gero eta beroagoak eta negu gero eta gordinagoak. Berria - Gaiak 2006-01-31
Neure baitara babestu naiz, triku bat negu hurbila igarotzeko baino bilduago. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.
Negu urrun bateko otsoak. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 160. orr.
Negu arratsaldea da Zornotzan, hamasei urte ditut eta maiteminduta nago. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 420. orr.
XIX. mende erditsuan, Erronkariko biztanleek ardietsi zuten Erriberako Bardenas deitu lurraldera joaiteko baimena beren artaldeekin negu bazketara. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.
Gainerakoak ere etxera abiatu ziren, herriko negu isiltasunean. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 105. orr.
Ganora handiz, eta negu gauetako behinolako suhartasunaz. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.
Udan ere jendeak negu arropekin ibili beharko zuelako. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 50. orr.
Odol hotzeko animalia gehienek negu-loa asmatu dute tenperaturen jaitsierari gogor egiteko. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 104. orr.
Lau gizon winchester bana besoetan zutik, negu giroko western batekoak bailiren, aurrean hiru gorpu biluzi ahuspez dituztela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 427. orr.
Negu-garaiko goiz batean, soineko urriz eta pobretxoz jantzita otoitzean ari zela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 506. orr.
Jainkoa goretsi zuten, hark negu sasoi hartan Asisen lortezinak ziren arrain haietaz bere zerbitzaria hornitu zuelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 720. orr.
Negu aurreko sasoi hartan sarritan heltzen zen behelainoa, batez ere lehor aldetik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 238. orr.
Ozonoaren hutsartea, euri azidoak, negu efektua, eta abar. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 136. orr.
Mahatsaren udazken-dasta udazkenean, eta mahaspasaren negu-dasta neguan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 51. orr.
Trenaren agerpenak negu gehiago ekarri zuen negu hotzera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.
Negua zen, gerran beti baita negu. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 198. orr.
Caponek lehendik zekien urte osoa zela negu gerra batean. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 24. orr.
Londres negua da. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 23. orr.
Aspaldi hartan gero eta helduezinago iruditzen zitzaion, gero eta urrunago, gero eta neguago. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 88. orr.
Azkenik, neguko solstizioak elurrak dakartza eta lei kixkorrak berritzen ditu; badator Negu, haginak hotzez dardar. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.
Zehatzago begira, negu aldea euritsuenik portatzen dela ikusten da Pontevedra aldean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 333. orr.
Kirola gehienetan negu aldean egiten diren zoin gehiagokak bururatzen ari dire. Herria 2005-04-21
Larrañagak esan du negu aldean barrurako zenbait saio egiten dituztela, baina jaialdi denboraldia «San Isidrotan hasi eta San Martin inguruan» amaitzen dutela. Berria - Kultura 2006-03-31
Negu aldean ez bezala, elurteak gutxitu ahala, lehorte idorren kontuak ugaltzen dira apirilean eta hortik aurrerako sasoietan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.
Surf ekimenak urte osoan burutzen badituzte ere, saltegia itxita egoten da, negu aldera jende gutxi ikusten delako Getariako karriketan. Berria - Harian 2005-08-19
Hain zuzen ere, uzta garaia bukatzean, eta ondorioz ahora zer eramana bukatzean, negu aldera ugaltzen baitziren eske kontuak eta kantuak gure alderdi honetan, batez ere Fraintzi aldetik, Santiobidea barrena. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 165. orr.
· SPUC elkarteak baditu negu alde egiten diren xapelgoetan abiatuak edo laster abiatuko talde edo pare andana ederrak. Herria 2003-10-23
Mikel Strogoffek nahiago zuen bidaia negu beltzean egin, urtaro horretan lera zerbitzua antola baitzitekeen ibilbide osorako. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.
Negu beltzaren atarian hil zen otso beltza, zahartuta. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 207. orr.
Negu beltzeko elurte zurietan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.
Eta negu beltzean, lur gorriaren gainean, eguraldiaren haserreari aurka egiteko ahoak darion arnasa besterik ez. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 87. orr.
Garizuma bukatu da; ilun aire batekin oraino, negu beltzak ez du amor emateko gogorik. Herria 2004-04-22
Beste oroitzapen bat: negu beltza zenean, anai-arrebok elkarri arrima-arrima eginda egiten genuen lo. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.
Horiek hola, negu beltzenaren ondotik ere beti dator primadera. Herria 2003-11-20
Negu betea zen, eta Buchenwald-eko mendixkaren gainean, haizea mehea. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.
Negu betea zen arren, ezusteko bero oldea baliatuz terrazak jarriak zituzten zenbait tabernari aurreikuslek eta goizeko zazpi t'erdiak inguruan jada aulkiak ezarri eta gosaltzeko ostatuak irekitzen ari ziren. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 48. orr.
Euskal Herrian ausardia handia behar da negu betean bainu bat hartzeko. Berria - Kirola 2006-02-03
Hego Hemisferioan negu betean sartuta daude. Berria - Kirola 2004-07-16
Lekuka, negu betean izaiten dira herriko bestak. Herria 2001-01-18
Negu betean ginen, baina hoinbeste lagunez bete gela hartan itotzeko beroa zen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.
Leihotik sartzen den negu beteko argiak, berriz, izotzaren kolorea du. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 87. orr.
Ez da udaberririk izan; azaroaz geroztik eguraldi aldagaitz, hotz eta euritsu batean bilduta bizi nintzela iruditzen zitzaidan, apur bat hotzagoa besterik ez negu betean. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 69. orr.
Lehenengo gose greba hura negu erdian egin genuen, eta hotzaz askoz gehiago izorratzen zara; ez da jakiten, ez jateak eta ahuleziak edo hotzak izorratzen zaituen gehiago. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 124. orr.
Horrela, bada, 1764. urte hartako negu erdi aldera, gehiegizko hotzak izan ziren, eta otsoak oso ankertu ziren. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.
Erleei eztia eta ardorik onena jartzeko agintzen zuen, negu gorrian goseak hil ez zitezen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.
Ez hotzak ez beroak izutzen ez duten agente bakarra, ez negu gorriak ez uda minak geldiarazten ez dutena, tximista bezala hegan doana, argindarra, alegia. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.
Kalean bertan aritu ziren hasiera batean, azokak-eta baliatuz, baina negu gorriak gogor jo zuenean tabernetara sartu behar izan zuten. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 82. orr.
Zuhaitzei behatu diegu, loreei, negu gorriaren ondotik indarrez ernatzen den naturaren mirakulu urtero errepikatu eta, hala ere, beti miresgarriari. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 145. orr.
Negu gorriko eltzean, aza eta zerrikia elkarrekin maizenean. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.
Floridara, negu gorriko hotz makurretik ihesi. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 252. orr.
Orduan negu gorriko izotza sentitu nuen berriro, bai orduan bai beraren "Gabon" xuxurla hura entzutean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 20. orr.
Giza elkartek prefetari eskatuak zizkioten hamalau ohe bederen aterbe gabeentzat negu minaren iragaiteko. Herria 2004-12-30
Gaixotasunak harrapatu zuen negu minean eta, udaberria heltzearekin batera, osatu egin zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.
Negu min hotzean, espirituz sendo eta kartsu, jelaz edo elurrez betetako zulo batean murgiltzen zen maiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.
Gaueko hamaiketan ez sartua izatea... negu minean, horrelako eguraldi txarrarekin, kezkagarri zen kezkagarri. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.
Ondoan, arditegi berria, modernoa, hiru lau ehun ardi aise aterbetuko dituena, bazkatuko dituelarik neguminean artzainak eta deitziko oraiko tekniken arabera. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 7. orr.
Negu-minean egonik ere, bero dago ia habeartean, hain baita handia bilduriko jendetza! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.
Iduri luke gaineko bidea baino errexagoa dela behereko hau, bereziki negu minean, noiz eta ere elurra metatzen baita kasko horietan haizea ufaka ari denean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.
Uda hasiberri hartan nik negu minaren hotza nabaritu nuen neure baitan, eta bakardadearen hotzikara. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 18. orr.
60 urte pasako kate latzean jardun zen, ia neguoro, urte solte batzuetan bakarrik huts eginez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.
Zuhaitz banintz, hostagabetuko nintzateke udazken eta negu oro, baina ametsak mantendu eta sostengatuko ninduke orduan zutik, zeren, nola bizitzari heriotza darraion, hala baitarraio heriotzari bizitza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.
Odol beroko hainbatek ere gauza bera egiten du eta negu partea gorputzaren egoera berezi horretan pasatzen dute: hartzek, marmotek, katamusarrek... J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 104. orr.
Negu partea iragan du erosi duen untziaren berritzen, motorrea, masta eta bela nagusiak aldatu edo berritu ditu, hortarako behar ziren "sponsors" delakoen erdia jada aurkitua du. Herria 2003-05-01
Urtaroei erreparatzeko sentiberatasun gutxitxo izaten dudan arren, nahi gabe ere ikusiko nituen elur-pindarrak negu partean, adaxka gorrituak udazkenean, bazterrak berdatzen udaberriak aurrera egin ahala... Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 14. orr.
Negu partean, eguraldi ona egiten duenean, pasealeku horietan entrenatzen dira atletak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.
Janariak negu partean banatuak izanen dira zailtasunak dituzten familieri. Herria 2002-11-28
Jaiotetxeko leihotik bezala, elurra ikusi nahi zuela negu partean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 173. orr.
Negu parteko goiz hartan, Julian Treku izenabizeneko mutila bere etxetik irten zen Ibarben, egunero bezala, ikastetxera joateko. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 115. orr.
Hirira jaisten zenean, uda ala negu izan, burutik oinetaraino oihal lodi eta koloredun batez estaltzen zen, mairuen gisara. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.
Ni, aldiz, egunero, uda ala negu, iguzki ala euri, hotz ala bero, goizean eta arratsaldean, baietz bai!, promenaderat ateratzen nintzela. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 61. orr.
Sukaldeko leihoa zabalik izaten zuen beti, uda ala negu, egun ala gau. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 158. orr.
Errepidean, uda nahiz negu, beti izaten zen Rosatik Gruarora zebilen gurdi eta bizikleta joan-etorria. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 95. orr.
Karrikaz karrika uda zein negu, umeak atzetik zituela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 97. orr.
Berdin diola, esan dit, uda edo negu. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 96. orr.
Beltzez jantzi ohi zen uda eta negu, laburregi geratzen zitzaion traje batekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 193. orr.
Ateetatik hurbil, baratze handi hesitu bat dago: hantxe udare, granada, sagar, piku eta olibondoak, uda eta negu alez beterik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.
Uren erdiak Itsaso Hilerantz joango dira, eta beste erdiak Mediterraneorantz, uda eta negu. Elizen arteko biblia Za 14,8
Oinutsik zebiltzan uda eta negu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.
negu aldean (3); negu aldera (4); negu batean (5); negu batez (4); negu beltza (3); negu beltzaren (5); negu beltzean (6); negu beltzeko (3); negu betea zen (3); negu betean (17); negu garaiko (3); negu gogor (3); negu gogorra (6); negu gordin (3); negu gordineko (3); negu gorria (8); negu gorriak (34); negu gorrian (19); negu gorriaren (3); negu gorriko (7); negu gorriko hotzak (3); negu guzian (4); negu guztian (3); negu hasieran (4); negu hotz (3); negu hotza (5); negu hotzean (7); negu ilun (3); negu izan (4); negu luze (3); negu luzearen (3); negu minean (13); negu negukoa (3); negu osoa (7); negu osoan (10); negu partean (13); negu sasoian (3); negu siberiarrean (3)
uda ala negu (12); uda eta negu (13); uda zein negu (3); udazken eta negu (7)
negua amaitu (3); negua baino lehen (4); negua bukatzear (3); negua da (16); negua dator (3); negua dela (3); negua etorri (6); negua etorri zen (4); negua gero (8); negua gogorra (4); negua heldu (9); negua heldu da (6); negua hotz (3); negua hurbil (4); negua igarotzeko (3); negua iritsi (6); negua izan (12); negua jin (4); negua joan (4); negua pasatu (3); negua pasatzeko (3); negua zaharren hilgarria (3); negua zelako (3); negua zen (17)
uda eta negua (4)
aurtengo neguan (11); iragan neguan (4); joan den neguan (6); neguan berriz (3); neguan egin (3); neguan egindako (5); neguan eginiko (3); neguan eta udaberrian (5); neguan gaude (3); neguan hasi (4); neguan izan (3); neguan sartu (5); neguan sartzen (3)
udan eta neguan (4); udan zein neguan (4); udazken eta neguan (4)
neguaren abiadura (3); neguaren ama (3); neguaren amaiera (4); neguaren atarian (3); neguaren bihotz (6); neguaren bihotza (6); neguaren bihotzean (4); neguaren bihotzeko (3); neguaren erdian (3)
aurtengo neguari (3); neguari aurre egiteko (3)
neguko adar (3); neguko argia (3); neguko arrats (3); neguko arratsalde (7); neguko arratsalde batean (3); neguko arropa (4); neguko azoka (11); neguko azokako (4); neguko azokan (23); neguko bideragarritasun plana (11); neguko egun (29); neguko egun hotza (3); neguko egun hotzetan (3); neguko eguzki (10); neguko eguzkiaren (4); neguko elur (3); neguko fitxaketa (3); neguko fitxaketak (4); neguko fitxaketak egiteko (3); neguko gau (21); neguko gau batean (5); neguko gau batez (3); neguko gau hotz (3); neguko gauak (3); neguko gauetan (6); neguko goiz (13); neguko goiz hotz (3); neguko haize (9); neguko haize hotzak (3); neguko hilabeteetan (3); neguko hotz (4); neguko hotza (5); neguko igande (4); neguko koarta (3); neguko lehen (8); neguko merkatua (8); neguko merkatuan (17); neguko olinpiar joko (3); neguko olinpiar jokoak (27); neguko olinpiar jokoetan (17); neguko plana (6); neguko solstizioan (4); neguko solstiziotik (4); neguko txapelketa (8); neguko zirkua (13)
negurako gordea (3)