Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
negoziazioburu iz negoziazio prozesu bateko burua.
Palestinako Aginte Nazionaleko negoziazioburu Saeb Erekatek Tel Avivi presio egiteko eskatu zion nazioarteari, hark PANi zergetatik dagozkion diru funtsak itzultzeko. Berria - Mundua 2006-02-24
Irango negoziazioburu Ali Larijanik El Baradeiri idatziz ohartarazi zion Segurtasun Kontseilura jotzeak Iranek IAEArekiko duen konfiantzari «azken kolpea» emango diola. Berria - Mundua 2006-02-04
Kosovoko albaniarren negoziazioburu Lufti Hazirik apenas aipatu zituen bi aldeok bat etorritako alorrak, eta egunotako bilerak «independentziarako bidearen hasiera» zirela nabarmendu zuen. Berria - Mundua 2006-02-22
Sinn Feineko negoziazioburu Martin McGuinnessek IMCren txostena gutxietsi zuen. Berria - Mundua 2006-02-02