Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amiantoz beteriko ontziaren inguruko negoziazioak. Negoziazio haiek, adiskidetze zabal baten espirituak inspiratuak, Jouxtebouvilleko borrokek eten zituzten. Berria - Gaiak 2006-01-15
Ibarretxek negoziazioak hasiko ditu hiruko gobernua osatzeko. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 198. orr.
Negoziazio hori abiatzeko eguna ere finkatu zuen Ibarretxek. Berria - Harian 2005-04-18
Esanahi-truke bat, negoziazio bat, ulermen-arintasun bat; guztiak telepatikoak ote ziren pentsarazteko bezain nabarmena inoiz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.
"Gure egoerak oso laster erabateko aldaketa" izango duela jakinarazi digu, guri buruzko "ezkutuko negoziazioak" hasi baitira, "indar aleman eta aliatuen artean, bitartekari neutralekin". Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.
Udalak tarte horretan negoziazioei ekiteko jarrera irekia erakutsi izan balu, greba bertan behera utziko genuen, inondik ere. Berria - Kultura 2004-06-30
Zortzi urteko negoziazioen ondoren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.
Bi bandoen arteko negoziazioak gogorrak suertatu ziren. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 152. orr.
Sanzen irudiko, urtebeteko negoziazioen ondoren, akordiorik ez lortzea ez da «zentzuzkoa». Berria - Ekonomia 2006-03-07
Horren prezioa adosteko negoziazioak, luzeak eta korapilatsuak dira, dirutza ederrak baitira jokoan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 200. orr.
Nik espero dut PPk jarrera aldatuko duela eta negoziazioetan parte hartuko duela. Berria - Harian 2006-03-23
Negoziazioak oso aurreratuak daude, eta ezustekorik ezean, Menotti aurki izango dugu gurekin. Berria - Kirola 2004-12-28
Negoziazio serio eta bideragarriak, negoziazio pragmatikoak, Euzkadi salbatuko zuten negoziaketak, Santoñako haiek bezalakoak, nahi zituen EAJk. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 186. orr.
Marokoren eta Polisarioaren artean negoziazio zuzenak hasteko gomendioa egin du txostenak. Berria - Harian 2006-04-22
ETAren ikuspegian, negoziazio politikoaren aurreko fasea zen hura. Berria - Harian 2006-03-23
Negoziazio gogorrak izan omen zituzten, herrian zegoen giro txarraren neurrikoak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 85. orr.
Negoziazio luzeak eta korapilatsuak. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.
Truke-letrak kreditu-tresna bihurtu ziren berehala, eta baita espekulaziorako tresna ere, negoziazio bereziak hasi baitziren egiten epemugen eta diruen balioaren inguruan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
Ordezkaria aukeratzeko autonomia, mendekotasun politikoa, negoziazio kolektiboa, greba egiteko eskubidea... Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 127. orr.
Kirol arloko txakalaldiaz gain, diru sarien negoziazio liskartsuak izan dituzte jokalariek zuzendariekin. Berria - Kirola 2004-12-12
Negoziazio-erakunde bat (GATT), munduko trukeen liberalizazioa sustatzeko xedea zuena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.
Lehen negoziazio-saioen ondoren [...] herrialde industrializatuen inportazioen gaineko batez besteko muga-sariak zortzi bider murriztu dira, %40tik %4ra igaroz 2000n. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.
Akordio horrek, haren aurretik izan ziren negoziazio sailei buruz, bi alderdi berri ditu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.
Erakundeekiko negoziazio prozesua zabaltzea erabaki zuen Filmategiko batzarrak. Berria - Kultura 2004-07-08
Pertsonen arteko harremanak, protokoloak eta prozedurak eraikitzea, eta negoziazio bideak sortzea ere arkitektura da. Berria - Kultura 2004-05-23
Abenduaren 31ra bitarteko negoziazio epea ireki du Filmategiak, «akordio bat lortzeko». Berria - Kultura 2004-07-08
Langileen negoziazio ahalmena eta grebarako eskubidea. Berria - Harian 2006-02-14
Negoziazio indar handia dutenek, hau da, nolabaiteko botere ekonomikoa dutenek, beren soldata, errenta edo irabaziak hobetu ditzakete. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 106. orr.
Ez dute jakin ezberdintzen negoziazio gaiak eta klubaren ekitaldiak. Berria - Kirola 2004-06-04
ik negoziaziogai.
Protokoloa garrantzitsutzat jotzen dute, oro har, negoziazio esparru orokorra sortzen duelako. Berria - Harian 2005-02-16
Alec Reid apaiz katolikoa da, eta esperientzia luzea du bake negoziazioetan. Berria - Harian 2006-03-23
Norvegiak bitartekari lanak egingo ditu beste behin bake negoziazioetan. Berria - Mundua 2006-02-23
· ELN Nazio Askapenerako Armadaren eta Bogotaren aurre-negoziazioen bigarren elkarrizketa txanda amaitu zen atzo Habanan. Berria - Mundua 2006-02-28
aurtengo negoziazio (12); aurtengo negoziazio kolektiboaren (4); benetako negoziazio (4); elkarrizketa eta negoziazio (22); iazko negoziazio (4)
negoziazio eske (4); negoziazio esparru (6); negoziazio gogorrak (5); negoziazio gune (4); negoziazio kolektibo (10); negoziazio kolektiboa (77); negoziazio kolektiboak (17); negoziazio kolektiboan (39); negoziazio kolektiboaren (57); negoziazio kolektiboaren bidez (7); negoziazio kolektiboaren eredua (4); negoziazio kolektiboari (16); negoziazio kolektiboaz (6); negoziazio kolektiboetan (5); negoziazio kolektiboko (9); negoziazio kolektiborako (17); negoziazio luze (5); negoziazio luzeen (5); negoziazio mahai (22); negoziazio mahai batean (5); negoziazio mahaia (37); negoziazio mahaia osatu (4); negoziazio mahaiak (8); negoziazio mahaian (44); negoziazio mahaiaren (4); negoziazio mahaietan (8); negoziazio mahaiko (6); negoziazio mahaira (14); negoziazio mahaitik (5); negoziazio ministro (8); negoziazio ministroak (7); negoziazio politikoa (11); negoziazio politikoak (4); negoziazio politikoaren (5); negoziazio politikorako (10); negoziazio prozesu (46); negoziazio prozesu bat (15); negoziazio prozesu batean (8); negoziazio prozesu bati (4); negoziazio prozesua (27); negoziazio prozesuan (9); negoziazio prozesuaren (8); negoziazio prozesuari (5); negoziazio prozesurik (6); negoziazio saio (6)
paneko negoziazio (7); paneko negoziazio ministro (4); sektoreko negoziazio (4)
elkarrizketa eta negoziazioa (11); hitzarmenaren negoziazioa (12); lan hitzarmenaren negoziazioa (7); lan itunaren negoziazioa (17)
negoziazioa abiatzeko (4); negoziazioa eskatu (4); negoziazioa hasi (9); negoziazioa hasteko (5)
aldeen arteko negoziazioak (4); aurreneko negoziazioak (4); bake negoziazioak (40); bake negoziazioak abiatu (4); bake negoziazioak hasi (4); estatusari buruzko negoziazioak (4); gobernua osatzeko negoziazioak (5); hori lortzeko negoziazioak (4); jartzeko negoziazioak (4); lortzeko negoziazioak (4); moncloako negoziazioak (4)
negoziazioak abiatu (24); negoziazioak abiatu zituen (5); negoziazioak abiatuko (5); negoziazioak abiatuko dituzte (4); negoziazioak abiatzeko (13); negoziazioak amaitu (5); negoziazioak aurrera egin (5); negoziazioak berriz hasteko (5); negoziazioak eten (10); negoziazioak etenda (7); negoziazioak etengo (5); negoziazioak hasi (39); negoziazioak hasi aurretik (4); negoziazioak hasi zituzten (11); negoziazioak hastea (7); negoziazioak hasteko (26); negoziazioak hasteko eskatu (4); negoziazioak hautsi (12); negoziazioak izan (4); negoziazioak trabatzen (5)
osatzeko negoziazioak (7); sartzeko negoziazioak (6)
lan hitzarmenaren negoziazioan (4); lan itunaren negoziazioan (8)
elkarrizketa eta negoziazioaren (7); elkarrizketaren eta negoziazioaren (5); negoziazioaren alde (5); negoziazioaren aurka (6); negoziazioaren bidetik (4); negoziazioaren bidez (17); negoziazioaren eta akordioaren (4)
negoziazioari begira (4); negoziazioari ekiteko (4)
bake negoziazioei (5); negoziazioei berriz ekiteko (6); negoziazioei ekin (6); negoziazioei ekiteko (10)
negoziazioek aurrera egin (4); negoziazioek porrot egin (6)
negoziazioekin jarraitzeko (12)
bake negoziazioen (7); hilabeteko negoziazioen (8); hilabeteko negoziazioen ondotik (4); negoziazioen alde (5); negoziazioen bidez (7); negoziazioen gakoa (5); negoziazioen ondoren (15); negoziazioen ondorioz (4)
bake negoziazioetan (20); itunaren negoziazioetan (4); negoziazioetan ari (8); negoziazioetan ari dira (4); negoziazioetan aritu (4); negoziazioetan hasteko (4); negoziazioetan parte hartu (12); negoziazioetan parte hartzeari (4); negoziazioetan parte hartzeko (7); negoziazioetan parte hartzen (7)
negoziazioetarako ministro (4); negoziazioetarako ministroak (6)