Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negoziatzaile 1 izond negoziatzen duena.

Talde negoziatzailea eratu zen; 30.000 sinadura lortu ziren eta 185 batzorde eratu ziren herri eta auzoetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Sindikatuko negoziatzaileak, Hartmut Meinek, aitortu du soldata igoera apalagoa onartzeko prest daudela, baina ez dutela amore emango enpleguaren defentsan.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Datorren asteazkenean bilduko da Kutxako hitzarmen kolektiboaren mahai negoziatzailea.  Berria - Ekonomia   2004-02-15

Dimisio honekin, gobernua osatzeko orduan bere alderdiaren posizio negoziatzailea sendotu nahi duela azaldu du Lisbeth Petersenek.  Berria - Mundua   2004-01-22

Batasunak nabarmendu egin zuen jada ez dagoela Aljeriakoaren gisako bide negoziatzaileetan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-07

ETAk ez zuen prozesu negoziatzailea modu patrimonialistan egin nahi.  Berria - Harian   2006-01-07

• 2 iz negoziatzen duen pertsona.

Juan Ajuriagerra eta Lucio Artetxe negoziatzaileak ere atxilotu egin zituzten Santoñan, baina ez zituzten exekutatu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 36. orr.

«Harria irentsi behar izan dugu», aitortu zuen IG Metalleko negoziatzaileak, Harmut Meinek.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

UCDko negoziatzaileek Suarezentzat idatzitako ohar bat topatu zuten behin jeltzaleek lurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Dagoeneko AEBen aldetik zenbait kontzesio lortu dituzte negoziatzaileek.  Berria - Harian   2005-07-06

Teherango gobernuko negoziatzaileen burua den Javad Vaidik berretsi zuen Iranek «eskubide osoa» zeukala energia atomikoaz ikerketa lanak bultzatzeko.  Berria - Mundua   2006-02-01

Urte zonbait Joanesentzat lanean arizan ondoan, bere nausiarekin partxuergoan hasi zen bera ere negoziatzaile bilakatuz.  Herria   2005-07-28

Robert Zoellick AEBetako Merkataritza ordezkaria eta Pascal Lamy Europako Batasuneko Merkataritza komisarioa «negoziatzaile leialak» direla gaineratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-08-01

3 (hitz elkartuetan)

Okupazio indarrek negoziatzaile taldeko buru Khaled al-Jumeili atxilotu zuten herenegun.  Berria - Mundua   2004-10-17

Akordioa sinatu nahi badu, Teheranen kontrako jarrerak eragozteko exijitu dio Irango negoziatzaile buru Ali Larijanik.  Berria - Mundua   2006-03-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus