Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negoziaketa 1 iz negoziatzea.

Aljerko negoziaketak amaitu zirenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 178. orr.

Hiru urteren buruan, [...] Menelao bidali zuen Jasonek, erregeari dirua eraman eta garrantzizko arazoen negoziaketa egin zezan.  Elizen arteko biblia   2 M 4,23

Abian zeuden negoziaketetan bazegoela nolabaiteko itxaropena denak ontziratzeko agindua lortzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 34. orr.

Turkiarekiko negoziaketak abian jartzeko.  Berria - Mundua   2004-12-15

Negoziaketak eten egin ziren bolada batez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 32. orr.

Elkarretaratzearen ondotik negoziaketak izan dira langile eta nagusien artean baina aintzinamendurik gabe denen buru.  Herria   2001-02-22

Lanaldi murrizketaren eskaera alde batera uzteko exijitu diote, negoziaketarekin jarraitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-20

Elkarrizketa, harremanak, edo transferentzien negoziaketa eskaini, eta, bitartean, Ibarretxe plana usteltzen utzi, beste mota bateko akordiobidea nagusi dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Gatazka gainditzea elkarrizketa, negoziaketa eta hitzarmen baten ondorioz etorriko da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Lanpostu berrien negoziaketak EDF-ean.  Herria   2004-07-08

Negoziaketak, hala ere, gogorrak izango dira.  Berria - Kirola   2004-05-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Era berean, pazientzia eskatu zuen «negoziaketa prozesuak luzeak baitira».  Berria - Kirola   2004-01-14

Konponbiderako Mahaia, Negoziaketa prozesua, akordiorako prozesua ez da ordezkaritza instituzionaletik abiatzen.  Berria - Harian   2005-04-02

Buruzagi xiitaren eledun Kais Al-Jazalik adierazi zuen atzo gudukak areagotuko direla, AEBetako ordezkariek negoziaketa mahaitik ospa egin ondoren.  Berria - Mundua   2004-04-18

Negoziaketa saioaren ondoren maila eraginkorrago batean sartu nahi izan dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Gogora ekarri zuten sindikatu batzuek negoziaketa mahaia utzi zutela, behin Osasun Sailari lanpostuei buruzko legea ez betetzea leporatu ondoren.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Euskal Herriaren interesen defendatzeko eta gatazkaren konponbideari begira balizko negoziaketa ildo bati jarraikiz, Herri Ordezkaritza osatzeko proposamena luzatu genuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Frantziak gai guztiak aipagai ezarriko ditu Turkiaren kidetze negoziaketen barruan, hauen artean genozidio armeniarraren kontua.  Berria - Mundua   2004-12-15

Paisleyk erantzun zionez, bake negoziaketan akordio batera iristea gustuko izango luke, baina, akordioak justua izan beharko luke.  Berria - Mundua   2004-11-27

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus