Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negoziagarri 1 izond negozia daitekeena. ik negoziagai.

Paper negoziagarria, altxortegi inperialak gordetzen zituen ordezkagiriekin bat zetozen txekeen forman, Tang gobernuak jaulki zuen K.o. 807an eta 809an.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

2 (izan eta kideko aditzarekin) ik negoziagai 3.

Nafarroa ez dela negoziagarri ziurta dezala exijitu dio Sanzek Zapaterori.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Autodeterminazio eskubidea herri guztiek duten eskubidea da; beraz, ez da negoziagarria, oharraren arabera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Alliren hitzetan, KAS alternatibako puntuen artean bi ziren «negoziagarriak»: langileen baldintzen hobekuntzari buruzkoa, bata, eta Espainiako polizi indarrak Euskal Herritik kanporatzeari buruzkoa, bestea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak nabarmendu zuenez, Ibarretxe Plana «ez da plana, baizik eta proposamena; negoziagarria den eta alda daitekeen agiria baita».  Berria - Mundua   2004-01-31

Presoei erraztasunak ematea bezalako kontzesioak negoziagarriak dira; beste batzuk ez.  Berria - Harian   2006-03-25

Oslon Arafatek independentzia negoziagarri bihurtu zuela dio Husseinek, eta orain jendeak ez dakiela aldarrikapenari nola eutsi; matxinadak izaera soziala galdu duela ere salatu du.  Berria - Mundua   2004-08-08

Gainerako sindikatuek «negoziagarria» iritzi zioten gai horri.  Berria - Ekonomia   2004-06-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus