Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oreka politikoak izan dezakeen eragina, hizkuntza baten bilakaera atzeratzen duenean, kanpokoa baina positiboa da; ezegonkortasunak, zeinak alderantzizko ondorioa baitakar, aldiz, negatiboki eragin dezake soil-soilik. El Correo eta El Diario Vasco egunkarietako irakurleen %59k eta %58k, hurrenez hurren, negatiboki baloratu zuten Madrilgo Gobernuaren jarrera euskal gatazkaren inguruan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 189. orr.
Eta honekin ez dut negatiboki baloratu nahi, baina alderantziz, geure tradizio zahar mila bider isekatu batentzat bere ohorea errebindikatu. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.
Balioak kontzeptuei dagozkiela esaten denean, jakintzat ematen da kontzeptu hauek bereizgarriak direla; ez daude positiboki definituak beren edukiaren arabera, baizik eta negatiboki, sistemaren beste terminoekiko erlazioengatik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 152. orr.
Adimena lehenago negatiboki besterik ez zen definitu: sentsuzkoa ez den ezagumen gisa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.
Negatiboki zoriontsua zen Yin egoera hori, giza kontzientzia eta nortasuna Yang mugimenduaren bidez sortu zirenean apurtu zen, "Jainkoak argitasuna iluntasunetik banatu zuenean". Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.
Logikaren zati honek, beraz, Analitika izena jaso dezake, eta horregatik, negatiboki bederen, egiaren frogarria osatzen du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 57. orr.