Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negarrez (orobat nigarrez g.er.) 1 adlag negar eginez.

Iritsi ziren, bada, hamabi mirabeak, lantuka eta negarrez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 172. orr.

Apaizek, berriro sartu eta aldare eta santutegiaren aurrean zutik, oihu egin zuten negarrez: [...].  Elizen arteko biblia   1 M 7,36

Negarrez ari zen: "Kolegioan gaixo jarri nintzenean beste esperantzarik ez nuen, korrika etorriko zinela ni ikustera”.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.

Magali negarrez hipaka ari zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 156. orr.

Zuengatik ari naiz negarrez!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 53. orr.

Negarrez aritu zitzaidan, den-dena kontatu artean: nola Koronela landetxera agertu zen, eta [...] aitari kontatu zion Charlie Peaceful lapur ziztrin bat zela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 67. orr.

Traizio egin ziola Masakori, esan zidan ia negarrez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 403. orr.

Negarrez hasi, eta zoko batean eseri zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.

Aginte makila lurrera bota, eta negarrez hasi zen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 14. orr.

Negarrez ala barrez, zertan hasi behar dugu?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 161. orr.

Begiak negarrez urtu zitzaizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Orduan, emaztea negarrez joan zitzaion Sansoni: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.

Hamar egun lehenago, Rose negarrez etorri zitzaion bulegora.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Etxera iritsitakoan, Idoiak kufia erantzi du eta amaren logelara joan da negarrez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.

Luisak ez zuen inoiz Pedro negarrez ikusi, eta orduan ere ez.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 98. orr.

Mutilak umea negarrez entzun zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 142. orr.

-Ai ene! -erantzun zion Santxok negarrez- ez bedi, arren, hil berori, nire jaun hori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 204. orr.

Aldamenean esertzen zait; negarrez dago.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 101. orr.

Negarrez hago, Gabriel Aresti Segurola, eta ez dik axola inork ikusteak.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.

Ekin eta ekin, berak; ni, negarrez.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 9. orr.

Atsekabe honek egun asko iraun zion, eta bitartean etengabe negarrez eta intzirika jarraitu zuen, eta Jainkoari erregutuz itzul ziezaiola errukiz bere arimaren senar maitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1038. orr.

2 erdi negarrez

Ahopean kexatzen eta erdi-negarrez hasi zen; eta ia marmarrean ari zen San Frantziskoren aurka, halako lekura ekarri zuelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1096. orr.

-Oi, Martin! -esan zuen erdi negarrez Katalinak-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.

Beti izerditan, beti kexaz, beti erdi negarrez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 119. orr.

Eskaileretan behera abiatu zen lasterka eta presaka, nora zihoan jakin gabe, erdi negarrez erdi irribarretsu.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 48. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus