Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negarraldi iz negar egiten den denbora.

Lasaitu nintzen eta baretu zen nire negarraldia.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 83. orr.

Negarraldi lotua zen, irrintzi ñimiño batzuk besterik ez ziren entzuten arnasarik gabeko eten amaigabe batzuen ondoren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 32. orr.

Osaba Kamilenean egindako negarraldia doi bat asaskatua zuen, halako baretasun sakon eta goibel batean utzi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 301. orr.

Irribarre alaia egin du, oinaze arrastorik ere ez, nik uste izandako negarraldirik ez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 54. orr.

Eroaldiari negarraldiak txanda hartzen ziolarik, oheratzen laguntzen zuen, kopeta oihal busti batez freskatu ondoan, eskuak hartzen zizkion, eta emeki mintzatzen loak hartu arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Bihotz-zirraragatik lehenago baino aztoratuago, braust eseri nintzen ohean negarraldi eder bat egiteko asmoarekin, zintzurrean trabatua izan bainuen hamaika aldiz negargura.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus