Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala egon ziren ordu pare batean: bata mutu eta bestea negarka. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 16. orr.
-Ez duzue erdibiderik: beti negarka matxismoa dela eta ez dela, baina gero, gizonkerietan aritzen ez zaizuena, to, homosexuala! Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.
Uda iritsi zen, eta kurriloak ez ziren joan, jauregi ondoko ibai inguruan segitu zuten oihuka eta negarka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 269. orr.
Kanpoan, aidaka ari ziren itzainak, negarka orga zamatuak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.
· Eroa oihuka, min negarka, min botaka ari zen, iraganaren bekatuak aitortuz eta aitortu ahala haiek deitoratuz. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.