Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

negargura (orobat nigargura g.er.)iz negar egiteko gogoa. ik negargale.

Barregura eragiten zidan negargura baino gehiago.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 296. orr.

Sekulako negargura etorri zitzaidan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 78. orr.

Urrats bat egin eta negargura etorri zitzaion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 145. orr.

Anaia zela-eta hunkiturik, negargurak eman zion eta, gelara joanda, negar egin zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 123. orr.

Eta horrek negargura ematen zizun, eta ez zenekien zergatik.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 94. orr.

Negargura bortitz batek hartu zuen, baina oraingoan eutsi egin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Negarguraren moduko zerbaitek estutzen dizu eztarria eta indarrez besarkatzen duzu Luisen bular gihartsua.]     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

negargura eman (3); negargura ematen (6); negargura etorri (4); negargura etorri zitzaidan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus