Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Klubak liburu zoragarri bat oparitu dit, Nederlandar sagak eta elezaharrak, baina nahastu egin dira eta bigarren liburukia oparitu didate; horregatik lehenengo liburukia aldatu dut, beste bi libururen truke. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.
Geroago Nederlandar Indietara joan nahiko zukeela esan dit, hango nekazaritza sailetan bizitzeko. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.
Abenduko gertaerek Cayenneko presondegira eraman zuten, baina handik ihes egin eta bi urtez ibili zen Guyana nederlandarrean batetik bestera, itzultzeko gogo biziaz eta polizia inperialen beldurrez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
Oso autore gutxik zabaldu dute nazioartean literatura nederlandarra, Haassek bezala. Berria - Kultura 2004-07-08
Michael Boogerd eta Erik Dekker dira nederlandarren aukera garrantzitsuenak. Berria - Kirola 2004-04-18
Eta nola kontatuko zenieke jendarmeei... -pausa egin zuen, esatera zihoanaren eragina indartzeko-... zirgarietako batek kontatu didan nederlandar herratuarena? Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 167. orr.
Nederlandar herratuaren biktima izatetik, ezin hilez bizirik dabilen neskatxa herratua dela sinestera pasatu da! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 200. orr.