Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nebulosa 1 iz izar-lainoa.

NASAren arabera, atomo horiek eguzkia sortu aurreko nebulosaren konposaketa gordetzen dute.  Berria - Gaiak   2004-09-09

Gure eguzki-sistema partikularra ez baita Esne Bidean izar-hautsezko orbantxo bat baizik, eta Esne Bidea bera ez da ci-devant nebulosa bat baino gehiago, sugarrezko jaiotzatik azken errauspenerako bidean doazen milioika nebulosen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Gure sistemako munduak, gure familia txiki honetakoak, eguzki nebulosatik banan-banan askatuz joan ziren gasezko eraztun primitiboak globotan kondentsatzez sortuak direla.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.

2 irud/hed

Pentsamendua, bere hartan hartua, halabeharrez ezer mugaturik ez dagoen nebulosa baten gisakoa da. Ordurako jada urteak zeramatzan, zure amak esaten zuen bezala, nebulosa hartan sartua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 146. orr.

Askotan, azken urteetan batez ere, bazirudien zuen bisitaldiak ilusioa baino areago enbarazu egiten ziola, zuen presentziak bere nebulosa hartatik errealitate gordinera etorraraziko balu bezala.     «Bizia lo», 2003 - 112. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus