Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zure amatxoren neba da Tom, badakizu; eta ni, osaba. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 217. orr.
Karmenen neba Txominek ez zuen umerik. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 190. orr.
Maitemindua nago nire neba Rodolforekin, eta beti egongo naiz. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 173. orr.
Amonaren neba Algie saiatzen zen ni ustekabean harrapatzen magia egitera behartzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 115. orr.
Nire neba da; berak nahi ez badu ere jakin dadin. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 76. orr.
Jakin ere ez nik, anartean, Hannak neba bat zuenik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.
Zorigaitzez, gure aita hil egin zen eta ama, neba eta hirurok egin ginen erresumaren kargu. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 72. orr.
Eta han atzean, nire neba nagusia zagok, handiekin. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 31. orr.
Nire neba txikia Uil da. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 103. orr.
Lotsagarria izango zela neba apaizgaiarentzat emagaldu izandako arrebarekin bizitzea. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 141. orr.
Ez nion esan bere neba nintzenik. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 105. orr.
Hirekin joango nauk, neba -esan zion gazte livoniarrak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 154. orr.
-Emaidak eskua, neba nirea! -esan zion. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 185. orr.
Ezti-mamitan egoten nintzen ipurdia altxatzen zidanean, eta behor gazte bizia bihurtzen nintzen nire neba basa-zaldiak estaltzen ninduenean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.
Husain Kirxa zuen gogoan, bular neba. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.
Jainkoak nahi izan zinan hura hire bular neba izatea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.
Nora Langen oroitzapenak ez dira gozoagoak: «Nik hamahiru urte nituen, eta gurasoekin eta neba-ahizpekin bizi nintzen [...]». Rahab, beronen aitamak, neba-ahizpak eta ahaide guztiak etxetik atera eta israeldarren kanpalekutik kanpora utzi zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Urte batzuk doi bete orduko, begietako bristada nabarmenarengatik berezi zen bere neba-ahizpengandik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.
Zazpi neba-arreben arteko laugarrena. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 89. orr.
1946ko zezeilaren 15ean jaio zan, Laukizko Matzerrota izeneko etxean, 10 nebarrebaren artean zaharrena. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.
Bere gain hartu behar izan zuen lau neba-arreben ardura. Berria - Harian 2005-05-13
Seme-alabak Venezuelan zituen, eta neba-arrebak Donostian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.
-Jakin berri dut -sartu nintzen tartean ni- neba-arrebak zaretela. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 78. orr.
Beraz, neba-arreben arteko ezkontza besterik gabe desegina gelditu zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 62. orr.
Erabat ziur nago elkarrekin konpontzen diren neba-arrebak, osaba-ilobak eta izeba-ilobak, aita-alabak eta ama-semeak, ad infinitum, askoz ere gehiago direla gure hipokrisiak onartzen duena baino, eta ez dago arrazoirik bestela izan behar duela esateko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 111. orr.
Neba-arreba horiek (Hansel eta Gretel) hirira etorri dira amari tratamendu psikiatriko on bat jarriko dioten esperantzan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 173. orr.
Aitzitik, horrek, gizakien arteko neba-arrebatasuna eta justizia izpiritua zabaldu eta gizartearen harmonia orokorra bermatzen du. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 94. orr.
amonaren neba (3); ezkon neba (6); neba arreba (13); neba arrebak (35); neba arrebek (4); neba arreben (16); neba arreben arteko (7); neba arrebez (3); neba arrebok (3); neba gaztea (4); neba maitea (4); neba nirea (7); neba txikia (4); nire neba txikia (3)
ezkon nebaren (6)