Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nazkagarrikeria 1 iz gauza nazkagarria.

Gogoan dut koktel bereziak jarri zirela modan, zein baino zein xelebreagoak: esnea pippermint-arekin, garagardoa patxaranarekin eta horrelako nazkagarrikeriak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.

Leo Blom Jopie de Beer-en lagun mina da, eta haren nazkagarrikeria guztiez kutsatua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 17. orr.

Hori ez da naturala; hori, hori... erokeriaren eta nazkagarrikeriaren zuloan sartzea da hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 219. orr.

2 egintza nazkagarria.

Nongo putetxetan ikasi zuen hori? Haren emaztea izan nahi, eta nola ausartzen zen horrelako nazkagarrikeria egitera, urdangarik ziztrinenaren pare?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 65. orr.

Norbait koinatarekin ezkontzen bada, nazkagarrikeria egiten du.  Elizen arteko biblia   Lb 20,21

Sallie Springer-ek sekulako nazkagarrikeriak esaten ditu, eta dagoeneko neska batekin oheratua omen da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus