Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nazismo iz nazional-sozialismoa.

Nazismoa gogorarazten du Schultzek: arrazismoa, gizon-emakume ahulak akabatu nahia, agintari klase berria boterera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.

Kondenamendu berean sartu ditu, barkamenduaren eta bakearen izenean, nazismoa batetik eta komunismoa bestetik, giristinoak deituz mundu berri eta hobe baten eraikitzerat.  Herria   2005-05-26

Posibilitaterik ez al dagoen razionalki eztabaidatu eta behin betiko garbi ebazteko, etikoki eta razionalki demokrazia nazismoa baino hobea dela berez eta beti.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 55. orr.

Horrela bada, misio batera abiatzera noan honek ez darabilt gogoan Mendebaldeak nazismoaren kontra daraman borroka. Mundu Gerran nazismoaren kontra jardun zuten soldadu estatubatuarrak omentzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 33. orr.

Simone Weil sindikalista iraultzailea eta marxista kritikoa zen, Espainiako gerra zibilean milizianoa, borroka proletarioan aktibista eta nazismoaren biktima.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 180. orr.

Gutunek, Hitlerren boterera iriste hasieran, nazismoaren benetako izaera salatzen dute.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 63. orr.

Nazismotik ihesi Walter Benjamin-ek idatzita utzi zuen dokumentu historiko bakoitza basakeriaren dokumentua ere badela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Heidegger, Jaspers eta Walter Benjaminen ikasle eta kide argienetarik zelarik, nazismoari ihesi Frantziara etorri zen 26 urteetan 1933an.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nazismoa eta komunismoa (3)

nazismoaren kontra (3); nazismoaren kontrako (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus