Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sabelean sortu eta semea izanen duzu; ez edan ardorik, ez beste edari mozkorgarririk, eta ez jan ezer kutsaturik; amaren sabelean sortu eta hil arte, "nazireu" izan behar baitu haurrak, hau da, Jaunarentzat sagaratua. Elizen arteko biblia Epa 13,7
Ilea motz-motz egingo du nazireuak elkarketa-etxolako sarreran eta bere sagarapenaren ezaugarri duen ile moztua elkartasun-oparia erretzen deneko sutara botako du. Elizen arteko biblia Zen 6,18
Profetak sortarazi nituen zuen seme-alaben artetik, eta nazireuak zuen gazteen artetik. Elizen arteko biblia Am 2,11
Nazireu-garai guztian Jaunari sagaraturik dago. Elizen arteko biblia Zen 6,8
Nazireu-botoaren denboraldi guztian ez du ilea moztuko: Jaunari sagaratua baitago, ilea hazten utziko du. Elizen arteko biblia Zen 6,5